GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > ERRUGBIA 2006-03-18
- Liga Federala
Donibane Lohizune, bigarren fasea hasteko prest

BAIONA

Donibane Lohizunek bihar ekingo dio Liga Federaleko Lehen Mailako bigarren faseari. Asmoa, ahal bada, Pro2ra igotzea izango da, baina aurretik lan asko dago egiteko, Bigarren fasearekin ez baita dena amaituko. Izan ere, hori gainditu ostean, kanporaketak hasiko dira, eta denak partida batetara jokatuko dira, inorena ez den zelaian.

Lurda, Perigueaux eta Massy izango dira gorri-berdeen aurkariak, eta liga sisteman jokatuko dira partidak. Hasteko, bihar 15.00etatik aurrera Lurdan jokatuko dute hango taldearen aurka. Lehen fasean ere elkarren aurka aritu ziren, eta lapurtarrak nagusitu ziren. Euskaldunek hirugarren fasean izateko itxaropen osoa dute.

Gainera, Donibane Lohizunekoak ez dira bakarrik izango, bihar 9:00etan abiatuko baitira autobusak Lurda aldera, taldea animatzeko asmoarekin. Aurten itxaropen handia dago Donibane Lohizunen, eta lehen izandako distira berreskuratu nahi dute. Zaleak taldearekin bat eginda daude asmo horrekin.

Bigaren Mailan, euskal taldeek asko dute jokoan. Hiru igoera fasea jokatzeko txartela eskuratu nahian dabiltza, eta bat mailari eutsi nahian dabil. Seigarren multzoan, Angeluk mailari eutsi nahi dio, eta horretarako puntuak ezinbestekoak ditu. Hori-urdinek Villenauve Marsan hartuko dute. Bokale sailkapeneko lehen postuan dago, eta horri eutsi nahi dio Castelsarrasinpisen zelaian. Nafarroa, berriz, hirugarren dago, eta horiek ere garaipena nahi dute, txartela ahalik eta azkarren segurtatzeko. Bazas hartuko dute hori-gorriek. Zazpigarren multzoan, Maule bakarrik da euskal ordezkaria, eta zuberotarrak lehen postuan daude. Horri eusteko asmotan, Bizanos hartuko dute. Partida horiek bihar jokatuko dira, 15:00etan hasita.

Ohorezko B Maila

Ohorezko B mailan, atzeratutako partida jokatuko da Durangon, hango taldearen eta Hernaniren artean, gaur 18:00etatik aurrera. Euskal derbi horretan asko dago jokoan, mailari eusteko borrokan ari baitira. Nazional Mailari eusteko kanporaketan, Bera Bera B-k Rioja hartuko du, gaur 16:00etan.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Abogados recalcan que la «doctrina Parot» vulnera la Constitución y contradice cientos de sentencias
Mundua
El Consejo de Europa aprueba la primera condena internacional del franquismo
Mundua
Llegan a Tenerife los cuerpos de los 25 africanos hallados el miércoles
Kultura
La Plataforma Amárica anuncia su disolución tras cuatro años de trabajo
Jendartea
Liberan con éxito a una mujer en Cruces de una «tripa» de más de 60 kilos de peso
Mundua
Ante el secuestro de Saadat
Euskal Herria
Grande-Marlaska pone fecha a la comparecencia de Arnaldo Otegi
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea