GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > ERRUGBIA 2006-03-18
- Top 14
Avironek tartea egiteko aukera paregabea du

BAIONA

Avironek atzetik dituzten taldeei tartea zabaltzen jarraitzeko aukera paregabea du gaur Aviron Baionakoak, 19:00etatik aurrera Narbonnen jokatuko baitute.

Frantziarrak euskaldunak baino postu bat atzerago daude, nahiz eta partida bat gutxiagorekin dauden oraindik, norgehiagoka bat atzeratuta bai baitute haiek ere.

Lapurtarrak sailkapeneko hamaikagarren postuan daude 25 punturekin, sei partida irabazi eta hamaika galduta. Guztira, 320 puntu egin dituzte, eta 547 jaso. Puntu gehigarri bakarra lortu dute. Aviron postu bat gorago dago, hamargarren, alegia, sei irabazi, bat berdindu eta 11 galduta. 347 puntu egin dituzte, eta 429 jaso. Bost puntu gehigarri egin dituzte.

Zenbakiei begira jarrita, euskaldunenak askoz hobeak dira, eta horixe aprobetxatu behar luke gaur arratsaldean. Garaipena eskuratuko balute, mailari eusteko urrats handia emango lukete, eta heldu den urtean maila nagusian jarraitzeko txartela ia-ia eskuetan izango lukete.

Jokalariei dagokionean, Tewhata, Laurent, Fromont eta Thierry baja izango dira Avironen, eta Lamour eta Hill, berriz, zalantza izango dira azkeneko unera bitarte. Narbonnek, berriz, Tomik eta Bortolamiren falta izango du. Aviron etxetik at ez dabil ongi, baina gaur bigarren garaipena eskuratzeko itxaropenarekin daude.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Abogados recalcan que la «doctrina Parot» vulnera la Constitución y contradice cientos de sentencias
Mundua
El Consejo de Europa aprueba la primera condena internacional del franquismo
Mundua
Llegan a Tenerife los cuerpos de los 25 africanos hallados el miércoles
Kultura
La Plataforma Amárica anuncia su disolución tras cuatro años de trabajo
Jendartea
Liberan con éxito a una mujer en Cruces de una «tripa» de más de 60 kilos de peso
Mundua
Ante el secuestro de Saadat
Euskal Herria
Grande-Marlaska pone fecha a la comparecencia de Arnaldo Otegi
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea