GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > ERRUGBIA 2006-03-18
Baja askotxo ditu Biarritzek Castres hartzeko
·Norgehiagoka gaur arratsaldean jokatuko da Agilera estadioan 19:00etatik aurrera

BIARRITZ

Biarritzek baja askorekin ekingo dio gaur 19:00etatik aurrera, Castresen aurka. Hala ere, zuri-gorriak etxean arituko dira, eta zaleen babesean garaipena eskuratu, eta sailkapeneko lehen postuari eusteko ahalegina egingo dute.

Castres bera ere talde gogorra da. Horien helburua ere lehen lau sailkatuen artean sartzea da, gero finalerdiak jokatzeko. Baina, oraingoz, postu hori ez dute gertu, eta horretarako azken aukerei eutsi egin behar diete, eta Agileran garaipena eskuratzea ezinbestekoa dute. Gainera, oraindik partida bat ere jokatzeko falta zaie, norgehiagoka bat baitute atzeratuta. Gaur garaipena lortzeak, gainera, sekulako indarra emango lieke.

Harrigarria bada ere, jardunaldi hau ere selekzioek jokatzen duten egun berean izango da, ez baita Sei Nazioateko Torneoa bakarrik izango. Beste hainbat selekziok ere partidak ditu. Ez da ulertzen erraza, urtea joan eta urtea etorri, gauzak lehenean nola jarraitzen duten ikustea, azken batean horrek kalterik handiena talde handiei egiten baitie. Biarritzek, esate baterako, bost baja izango ditu selekzioak direla-eta. Lievremont, Yachvili, Thion eta Traille Frantziako selekzioarekin arituko dira, eta Balan, berriz, Errumaniarekin arituko da.

Horiei, Marlu, Gaitan eta Lecouls gehitu behar zaizkie, min hartuta baitaude. Johnston eta Lelamanua, berriz, zalantza izango dira azkeneko unera bitarte.

Castresen, berriz, bi baja besterik ez dira izango, Teulet eta Hoelf ez baitaude gaur Agileran jokatzeko moduan.

Zenbakiei begira jarrita, garbi dago Castres oso kontuan hartzeko taldea dela. 10 partida irabazi dituzte, eta 7 galdu. 502 puntu egin dituzte, eta 323 jaso, eta 10 puntu gehigarri egin dituzte. Guztira 50 puntu dauzkate.

Biarritzek, berriz, 13 partida irabazi ditu, eta 5 galdu. Guztira 445 puntu egin dituzte, eta 222 jaso, eta 10 puntu gehigarri egin dituzte. Denetara, 62 puntu dauzkate.

Beraz, zenbakiei begira jarriz gero, puntuak egiteko erraztasun handia daukatela ikusten da, lapurtarrek baino gehiago egin baitituzte. Hori bai, atzean ez dabiltza oso sendo, eta zuri-gorriak baino 100 puntu gehiago jaso dituzte. Baina, bestalde, aurrelariekin kontuz ibili beharra dago.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Abogados recalcan que la «doctrina Parot» vulnera la Constitución y contradice cientos de sentencias
Mundua
El Consejo de Europa aprueba la primera condena internacional del franquismo
Mundua
Llegan a Tenerife los cuerpos de los 25 africanos hallados el miércoles
Kultura
La Plataforma Amárica anuncia su disolución tras cuatro años de trabajo
Jendartea
Liberan con éxito a una mujer en Cruces de una «tripa» de más de 60 kilos de peso
Mundua
Ante el secuestro de Saadat
Euskal Herria
Grande-Marlaska pone fecha a la comparecencia de Arnaldo Otegi
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea