GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-03-18
Imaz: «Bortxakeria amaitzeko eskatu arte gu ez gara aterako»

BILBO

EAJko EBBko presidente Josu Jon Imazi Bilbon apirilaren 1erako Euskal Herriaren eskubideen alde deitu duten manifestazioari alderdi horrek sostengua ez emateko arrazoien gainean galdetu zioten, eta hau erantzun zuen: «EAJ ez da manifestatuko bortxakeria behin betiko amaitzeko eskatzen ez duten bitartean. Hori gertatzen ez den bitartean, ez gara kalera aterako akordioa eta kontsulta aldarrikatzen dutenekin batera».

Herri Irratian egindako elkarrizketa batean, Imazek gogorarazi zuen EAJ «alderdien arteko akordioaren aldekoa» dela, eta hitzarmen hori gero herritarrek berretsi beharko dutela. «Baina horretarako ezinbestekoa da aldez aurretik bortxakeria behin betiko desagertzea», nabarmendu zuen Imazek.

EAJko buruaren ustez, herritarrei «neurriz» eskatu behar zaie mobilizatzeko. «Datozen hilabeteotan gauzakbehar bezala ez badoaz bakerako bidea eta normalizazio politikoa lortzeko prozesua martxan jartzeko, beharbada mobilizazio jendetsu bat antolatzea pentsatu beharko genuke», adierazi zuen.

Honako arrazoi hauek eman zituen Josu Jon Imazek mobilizazioak ez bultzatzeko: «Jendeak dituen arazoak konpontzeko bozkatzen gaitu, ez egun osoan jendeari eta herritarrei mobilizatu egin behar dela esateko».

Imazek esan zuenaren arabera, horrelako deialdiak «gauzak usteltzen» hasiak direnean bakarrik egin behar dira, jendeak haiek arazoak konpontzea nahi duelako eta ez zailtasunak jartzen egotea.

Aralarreko koordinatzaileorde Mikel Basabek deialdiaren manifestuan giza eskubide guztien alde egiten dela gogorarazi zion Imazi.

EBk ere ez dio sostengurik eman atzo Iruñean aurkeztu zuten eta apirilaren 1ean egingo duten mobilizazioari.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Abogados recalcan que la «doctrina Parot» vulnera la Constitución y contradice cientos de sentencias
Mundua
El Consejo de Europa aprueba la primera condena internacional del franquismo
Mundua
Llegan a Tenerife los cuerpos de los 25 africanos hallados el miércoles
Kultura
La Plataforma Amárica anuncia su disolución tras cuatro años de trabajo
Jendartea
Liberan con éxito a una mujer en Cruces de una «tripa» de más de 60 kilos de peso
Mundua
Ante el secuestro de Saadat
Euskal Herria
Grande-Marlaska pone fecha a la comparecencia de Arnaldo Otegi
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea