GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-03-18
Lakuak babesa eskaini dio Lokarriren manifestazioari
Lokarrik gaurko Bilbon deitu duen manifestazioari babesa eskaini dio Lakuako Gobernuak, eta «positibotzat» jo du. Ordezkaritza bat bidaliko duela jakinarazi zuen atzo. Horretaz gain, EAJ, EA, EB eta NEB alderdien ordezkariek ere parte hartuko dutela jakinarazi zuten. CCOOko Josu Onaindi ere bertan izango da.

BILBO

Lokarrik gaurko deitu duen manifestazioari atxikimendua eskaini zion atzo Lakuako Gobernuak. Bertan, Idoia Zenarrutzabeitia lehendakariordeak, Joseba Azkarraga Justizia sailburuak eta Javier Madrazo Etxebizitza sailburuak osatutako ordezkaritza ofizial bat izango dela jakinarazi zuen prentsa adierazpen batean. «Guztion artean. Paz-Acuerdo-Consulta» lelopean egingo duten ekimena «positibotzat» jo zuen.

Lakuak manifestazioaren muinarekin bat datorrela nabarmendu zuen, eta horren bidez Lokarrik kaleratu nahi dituen eskaerak gogorarazi zituen. «Guztion artean eraikitako bakea nahi dugula eta bake prozesua hasteko garaia dela esateko eta herritarren arteko akordioa eta kontsulta errebindikatzeko antolatuta dago», adierazi zuen Ibarretxeren Gobernuak.

Lakuako Gobernuaren ordezkaritzaz gain, beste hainbat alderdik ere bertan izango direla jakinarazi zuen atzo. Hala, EAJko zuzendaritzaren izenean EBBko bozeramaile Iñigo Urkullu izango da gaur Bizkaiko hiriburuan. Eusko Alkartasunaren izenean, berriz, Unai Ziarreta idazkari nagusiak hartuko du parte. «Babesa emango diogu bai honi, baita normalizazio politikoa lortzeko helburua izango duen edozein proposameni ere, betiere indar sozial eta politiko guztien arteko elkarrizketarekin eta giza eskubideen errespetuarekin bat egiten badu», adierazi zuen Ziarretak.

Javier Madrazo EBren izenean izango da Bilbon, baita NEBko Ion Erro idazkari nagusia ere. Biekin batera, Gaspar Llamazares IUko koordinatzaile nagusia egongo da. Zutik alderdiak ere babesa agertu dio.

Sindikatuei dagokienez, CCOOko EAEko idazkari nagusi Josu Onaindik ere babesa eskainiko dio Lokarrik deitutako manifestazioari.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Abogados recalcan que la «doctrina Parot» vulnera la Constitución y contradice cientos de sentencias
Mundua
El Consejo de Europa aprueba la primera condena internacional del franquismo
Mundua
Llegan a Tenerife los cuerpos de los 25 africanos hallados el miércoles
Kultura
La Plataforma Amárica anuncia su disolución tras cuatro años de trabajo
Jendartea
Liberan con éxito a una mujer en Cruces de una «tripa» de más de 60 kilos de peso
Mundua
Ante el secuestro de Saadat
Euskal Herria
Grande-Marlaska pone fecha a la comparecencia de Arnaldo Otegi
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea