GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-03-18
Poliziak Aitor Soto eta Endika Abad atxilotu ditu
·Espetxe zigorra betetzeko hartu dituzte preso, Auzitegi Nazionalaren aginduz

Aitor Soto eta Endika Abad atxilotu zituen atzo Polizia espainolak, Auzitegi Nazionalaren aginduz, Donostian eta Barakaldon, hurrenez hurren. Auzitegi bereziak bere garaian jarritako espetxe zigorrak bete ditzaten hartu dituzte orain preso, informazio agentziek adierazi zutenez.

DONOSTIA

Polizia espainolak Aitor Soto Blanco eta Endika Abad Sanpedro atxilotu zituen atzo, Donostian eta Barakaldon, hurrenez hurren, Auzitegi Na- zionalak emandako aginduari jarraiki. Efe eta Europa Press informazio agentzien arabera, bi gazteen atxiloketen oinarrian auzitegi bereziak bere garaian jarritako kartzela zigorrak daude; alegia, zigor horiek bete ditzaten hartu dituzte orain preso.

Soto 2002ko apirilaren 23an atxilotu zuen Poliziak, Gipuzkoako hiriburuan, beste hiru donostiarrekin batera: Izaskun Urreta, Eneko Sorzabal eta Naiara Landazabal. Laurei, ETAren «Donosti komandoa»ri «laguntza» ematea egotzi zien Auzitegi Nazionalak. Zehazki, erakunde armatuari «azpiegitura eta ekintza terroristen balizko helburuen gaineko informazioa» eskaintzeaz akusatu zituzten.

Hurrengo egunean Landazabal aske geratu zen, epailearen aurretik pasatu gabe, eta beste hirurak Madrilera eraman zituzten. Hilaren 26an, Auzitegi Nazionaleko laugarren Instrukzio Epaitegiko epaile Fernando Andreuk Soto espetxeratzea deliberatu zuen, eta beste biak aske utzi zituen kargurik gabe.

Sotori «talde armatuarekin kolaboratzea» eta «hilketarako konspiratzea» egotzi zizkion Andreuk. Inkomunikatuta egin zituen egunetan, «presioak eta mehatxuak» egin zizkiotela salatu zuen 32 urteko Intxaurrondoko gazteak.

2005eko uztailaren hasieran, Auzitegi Gorenak behin-behinean aske uztea erabaki zuen, Auzitegi Nazionalak jarri zion bost urteko espetxe zigorraren aurka Sotok aurkeztutako helegitea aztertzen zuen bitartean. Orain, Auzitegi Gorenak epaitegi bereziaren epaia berretsi du, eta, horrenbestez, donostiarra atxilotu egin dute betetzeko duen zigorraren zatia bete dezan (erdia baino gehiago beterik dauka).

Endika Abad barakaldarra ere preso egona da, kale borroka ekintza batean parte hartzea leporatuta atxilotu baitzuten. Hori ere, Donostiako gaztea bezalaxe, behin-behinean aske zegoen. Informazio agentziek agertu zutenez, hura ere kartzela zigorra ­zortzi urtekoa jarri zion Auzitegi Nazionalak, 2005ean eginiko epaiketan­ bete dezan atxilotu dute.

Biak ere beren etxeetan hartu zituen preso Polizia espainolak: Soto goizean eta Abad arratsaldean.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Abogados recalcan que la «doctrina Parot» vulnera la Constitución y contradice cientos de sentencias
Mundua
El Consejo de Europa aprueba la primera condena internacional del franquismo
Mundua
Llegan a Tenerife los cuerpos de los 25 africanos hallados el miércoles
Kultura
La Plataforma Amárica anuncia su disolución tras cuatro años de trabajo
Jendartea
Liberan con éxito a una mujer en Cruces de una «tripa» de más de 60 kilos de peso
Mundua
Ante el secuestro de Saadat
Euskal Herria
Grande-Marlaska pone fecha a la comparecencia de Arnaldo Otegi
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea