GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-03-18
Hezkidetza sustatuko duen Euskal Curriculumaren alde egin du EHBEk

BILBO

Euskal Herriak Bere Eskolak (EHBE) indar berezia eman dio hezkidetzari, eta, hezkidetza sustatzen duen Euskal Curriculum bat lortzeko helburuarekin, lau proposamen «eraikitzaile» aurkeztu zituen atzo Bilbon emandako prentsaurrekoan. Horiek horrela, sortzen ari den Euskal Curriculumak hezkidetzan bete beharreko funtzioa bermatu nahi du.

Euskal Herriko ikastetxeetan «Derrigorrezko Eskolaldirako Euskal Curriculuma» proposamenaren gaineko eztabaidetan eragiteko, ekarpen horiek agiri batean jaso eta eta proposatu dituzte. Izan ere, Euskal Curriculuma «ahalik eta curriculum osatuena» izan dadin nahi dutela azaldu zuten talde horretako ordezkariek.

Agiri horretan, Euskal Curriculumaren ezaugarrien artean, hezkidetza sustatu behar duela nabarmentzen da. «Pertsona aske eta integralak hezi eta sexuen arteko parekidetasunaren alde egin behar du: batetik, ezberdintasun sozialak gaindituz;eta bestetik, sexuen arteko eskubide eta aukera berdintasuna bermatuz. Hezkuntza sistemak parekidetasunean oinarritutako Euskal Herria sortzen lagundu behar du», jakinarazi zuten EHBEko kideek.

Baliabide pedagogikoak hautatzeko irizpideak ere agertu zituzten, hainbat alorretan lanean ari diren emakumeekin batera egin zuten agerraldian. Horretaz gain, hezkuntzaren xedea aipatzen denean «aukera berdintasunean oinarrituriko gizarte parekidea lortzea» helburutzat jarri behar dela gaine- ratu zuten.

Hezkuntza sistema propioa

Azkenik, Euskal Curriculumak «hezkidetza politika integral baten aldeko egitasmoa» izan behar duela azaldu zuten EHBEko kideek: «Hezkuntza sistema propio baten bidean, zenbait baliabide eta bitartekorekiko hainbat neurri hartu beharko ditu; besteren artean, hezkidetzaren aldeko egitasmoak gauzatzea, hezitzaileen formazio etengabea bermatzea eta egokiak diren baliabideak erabiltzea bultzatzea».


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Abogados recalcan que la «doctrina Parot» vulnera la Constitución y contradice cientos de sentencias
Mundua
El Consejo de Europa aprueba la primera condena internacional del franquismo
Mundua
Llegan a Tenerife los cuerpos de los 25 africanos hallados el miércoles
Kultura
La Plataforma Amárica anuncia su disolución tras cuatro ańos de trabajo
Jendartea
Liberan con éxito a una mujer en Cruces de una «tripa» de más de 60 kilos de peso
Mundua
Ante el secuestro de Saadat
Euskal Herria
Grande-Marlaska pone fecha a la comparecencia de Arnaldo Otegi
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea