GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Iritzia > Zorroztarria 2006-03-19
Julen Murgoitio
O’Toole

Batek baino gehiagok pentsatu lezake euskal gatazka politikoaren nondik norakoa konplexua dela. Bai zera! Gero eta sinpleagoa da gurean beste batzuek duten gatazkaren nondik norako hori. Nondik eta erdal auzitegi nazionaletik. Nora eta erdal espetxera. Munduan gauza sinpleagorik ez da, epaile batzuren genoma izan ezik, jakina, 0-3 urteko edozein umek di-da batean marraztu lezakeena patioko komuneko hormako bazter batean, denbora gehiena, gainera, kolorezko lapitza zorrozten emango zuela. Genoma bi! esan liteke, epaileon buruan gaur dena antzinako goma bi baino hondatzaileagoa izan daitekeelako. Ene! Euskal gatazkaren segimendua egiten duen batek gurean Murphyren legea bete-betean betetzen dela pentsatuko du. Ez horixe, gero! gurean lege bat betetzekotan, erdal legeak aparte, jakina, O’Tooleren legea da. Zein den hori? Ba, begira, O’Tooleren ustean Murphy baikor hutsa zen. Atera kontuak. Eta gero sartu berriro, zure kontuak dira eta. Baina kontuak aipatu ditudala, aurpegia gero beheko estatukoek! gure lagunen fidantze- kin nahi dituzte euren finantzak onbideratu! Fariseu berriak! Ali Baba eta bere taldekideak lanik gabe egongo lirateke gure beheko estatuan biziko balira. Beno, izen horrekin espetxean egongo litzateke taldeburua sikiera. Madril lapurdi bihurtu dute; erdal lapurdi, prefosta!

Ba bai, Murphy baikor hutsa zen. Gizajoa! gurinaz igurtzitako ogia gehienetan lurrera gurinaren aldetik jausten zela begiratzen eman omen zuen bizitza. Eskerrak O’Toole geroago ogi, gurin eta lur diferenteekin saiatu zela! ondorio bera atera bazuen ere. Ez dakit oraingo egoera politikoaren nondik norakoa ikusita zer den hobea: baikor pasiboa ala ezkor aktiboa izan? Batek daki. Edozein kasutan, hemen gertatzen den denak erakartzen du hango epaileen arreta. Begira, hango espetxeko atea zain duen hemengo laguna pneumoniak jota egon eta horra hango epailea pneumonia hori greba egunean pneumatikoak erretzen hartu duela pentsatzen dagoela. Genoma kontua, seguru! Ni Artearen munduan ezjakin hutsa naiz, aitortu behar dut, baina Politikaren munduan inpresionista daukat neure burua, izan ere inpresionatuta uzten nau batzuren arteak. Nire modura beste batzuk balira, mugimendu inpresionista sortu genezake Euskal Herriko politikan, talde berriak sortzea modan dago eta.

Tira! ez dakit lehendakariak zer botika eskainiko duen zorioneko udazken honetan. Oraindik ere pentsatuta ez badu, bizkortu dezala bere buru makineria, eta bide batez ez ditzala bere alderdiko kimikariaren aholkuak kontuan hartu, klima aldaketarekin udazkena irailean baino lehenago hasi daiteke eta. Begira bestela zer gertatu den udaberrian: martxoa amaitu ez eta maiatzean gara! Bai, 68ko maiatza ekarri digu aurtengo martxoak. Eta Sorbonan ke arteko ikasgelak ikusten ari gara egunotan. Dena dela, bada alderik 1968 hartatik 2006 honetara, eta ez prezioetan bakarrik; izan ere, oraingoan, Bolognako prozesuan, protestan diharduten ikasleek kreditoak eskatu ditzakete protestaren truke, aukera libreko kredituak beti ere. A! aitaren eguna dela, Zorionak Aita Santuari! -


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
EPPK trabajará por la solución pese a todos los ataques
Ekonomia
BBVA insiste en «crecer más» para lograr un mayor beneficio para la dirección del grupo
Ekonomia
Sindikatuek eta ikasleek bat egin dute Baionan Villepinen legearen aurka
Mundua
ERC dice que votará en contra de la reforma del Estatut en el Congreso
Kirolak
La diferencia en la definición decide
Euskal Herria
«La clave es poner en marcha a la sociedad, y lo estamos logrando»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea