|
|
|
|
|
Sindikatuek eta ikasleek bat egin dute Baionan Villepinen legearen aurka
«Villepin kasu, langileak kexu». Baionan antolatutako manifestazioan horrelako leloak irakurri ahal izan ziren atzo. Langileen sindikatuek deituta, hiru mila pertsona inguru kalera irten ziren Lehen Enpleguko Kontratua (CPE) salatzeko asmoz. Sindikatuekin batera, hainbat ikasle ibili ziren Lapurdiko hiriburuko karriketan barrena.
|
BAIONA
Pariseko Gobernuak Lehen Enpleguko Kontratua (CPE) bertan behera utz dezan eskatzeko, hiru mila pertsona inguru bildu ziren atzo Baionan. Dominique de Villepin lehen ministro frantsesak bultzatutako legearen aurkako mobilizazio horretan sindikatuak eta ikasleak elkarren ondoan aritu ziren beste behin, joan den martxoaren 7an gertatu bezala. Manifestazio hura jendetsuagoa izan zen, aste egunean antolatu zelako. Atzokoa larunbatean izanik, ikasle gutxiago elkartu ziren.Manifestariak goizeko 10.30ak aldera abiatu ziren Saint Esprit auzoko Lan Burtsaren egoitzatik. Langileen sindikatuen artean CFDT, CGT, FO, FSU, UNSA,UNEF-ID eta LAB sindikatuetako ordezkariak egon ziren. FCPE guraso elkartea eta UNL ikasleen sindikatua ere ibili ziren Lapurdiko karriketan barrena, baita PCF eta PS alderdi politikoetako zenbait agintari ere. Herriko etxearen aitzinean dagoen Askatasun Plazan amaitu zen ibilbidea, lan eskubideen aldeko eta prekarietatearen aurkako oihuekin. Pankarta nagusiaz gain, sindikatuen ikurrekin edota zenbait lelorekin marraztutako banderolak ikusi ahal izan ziren. Euskara LABen banderoletan soilik agertzen zen. Sindikatu abertzalearen leloetariko bat Estatu frantseseko lehen ministroari zuzenduta zegoen: “Villepin kasu, langileak kexu”. Manifestazioa amaitzeko, ikasleen batzordeko lagunek hitza hartu zuten. Hala, asteartean egingo diren mobilizazioetan parte hartzeko deia egin zuten. Izan ere, egun horretan manifestazioa egingo dute 10.00etan, Baionako fakultatetik abiatuta. 12.30ean, berriz, picnica prestatuko dute Saint Leon biribilgunean.
Plantean convocar una huelga general
PARIS El secretario general del sindicato CGT, Bernard Thibault, señaló ayer que las organizaciones obreras barajan la posibilidad de convocar una huelga general para denunciar el Contrato de Primer Empleo (CPE) y exigir su retirada. «Si nos obligan, tendremos que discutir sobre una jornada que pase por paros de trabajo en el conjunto del país. Forma parte de las hipótesis», afirmó en “France 3”. La oposición al CPE, que permite a los empresarios despedir a los menores de 26 años sin ninguna justificación durante los primeros 24 meses de contrato, llevó ayer a los sindicatos del Estado francés a manifestarse junto a las organizaciones estudiantiles por segunda vez desde mayo de 1968. En 1994, las manifestaciones conjuntas de estudiantes y trabajadores obligaron al entonces primer ministro francés, Edouard Balladur, a retirar su contrato de inserción profesional, que establecía para los jóvenes un salario un 20% menor que el mínimo interprofesional. Ese es el objetivo que persiguen ahora los sindicatos, que se dicen dispuestos a no parar hasta que se retire el CPE.
|
|
|
| |
|
|
|
|
|