Bolognako prozesuari ezetza indartzeko bilduko da Europako Ikasle Foroa
Datorren asteburuan, Bakaikun, Europako Ikasle Foroa bilduko da, Ikasle Abertzaleak (IA) taldeak antolatuta. Atzo Donostian emandako prentsaurrekoan esan zutenez, helburua bakarra eta argia da: «Goi mailako hezkuntzan inposatu nahi diguten prozesu antzu eta anker horri, Bolognako Prozesuari, desadostasuna azaldu eta aurrera ez eramateko neurriak hartzea». Hamar bat herrialdek izango dute ordezkaritza 24, 25 eta 26an izango diren ekitaldietan.
DONOSTIA
Martxoaren 24an, 25ean eta 26an, Bakaikun bilduko dira Europako Ikasleon Foroan Europa osoan hezkuntza komunitatean lanean dabiltzan ikasle mugimenduak, helburu bakarrarekin; «Goi mailako hezkuntzan inposatu nahi diguten prozesu antzu eta anker horri, Bologna Prozesuari, gure desadostasuna azaldu eta hura aurrera eraman ez dadin neurriak hartzea». Horrela mintzatu ziren atzo IAko ordezkariak.Bizpahiru egun horietan lanean ibiliko dira. «Herrialde bakoitzeko hezkuntza errealitateak ezberdinak direla onartuz, bakoitzaren errealitatea ezagutu eta 1999an sinatutako Bolognako adierazpenaren kontra-adierazpena osatuko dugu, eta hemendik aurrera egin beharreko pausuez hitz egingo». IAko kideek ezinbestekotzat jo dute «guztion arteko antolakuntza eta borroka». «Guztion indarraz lortuko baitugu Bologna geldiaraztea», esan dute. Igandean, martxoaren 26an, asteburuko balorazioa egiteaz gain, manifestuaren aurkezpen publikoa egingo dute Bakaikun bildutako ikasleek. «Horrekin, guztiak bertara gonbidatu nahi zaituztegu» aurreratu zuten atzo. «Hala ere, ezin dugu ahaztu, gure eskubideen aldeko hautuan asko dugula egiteko oraindik. Euskal Ikasleon Eskubideen Kartan jasotako eskubide guztiak lortzera goaz, bederatzi arrazoi baititugu euskal ikasleok kalera irteteko, gurea dena errespeta dezaten exijitzeko», esan dute.
Apirilaren 6an, kalera
Hori dela-eta, datorren hilaren 6an kalera ateratzeko deia zabaldu zuten atzo euskal ikasleek. «Kalera irtengo gara apirilaren 6an, bakoitza bere eska- kizunekin, bakoitza bere nahi eta desioekin. Apirilaren 6an, kalera irtetera dei egiten diogu euskal ikasleriari, lehen esan bezala, guztion mugimendu eta indarrez lortuko baitugu dagokiguna», gaineratu zuten.Baina lehenago, Bolognako prozesuaz hitz egin zuten. «Bada denbora euskal ikasleok goi mailako hezkuntza hobearen aldeko borroka abiatu genuenetik. Bologna prozesuaz ari gara, gaur egun hezkuntzan inposatzen duten politika neoliberal horren adibiderik garbienaz», aipatu zuten IAkoek. Joan den azaroaren 17an gertatutakoa ere gogora ekarri zuten. «Ikasleon Nazioarteko egunean, argi utzi genuen euskal ikasleok eginiko greba orokorrean prozesu honekin dugun desadostasuna. Onartuko balute, hezkuntza eskubide unibertsala izatetik, gutxi batzuen eskura egokitutako aldagai bihurtuko litzateke; hezkuntza merkantiliazioaren bidean jarriko litzateke, eta hartara, ikasleak makinak bagina bezala onartuko gintuzkete. Kalitateari dagokionez, degradaziora kondenatua egongo litzateke eta hezkuntza elite handien eskuetan geratuko litzateke, eta abar eta abar. Azkenean, Euskal Ikasleon Eskubideen Kartan jasotzen diren eskubideen urraketa baino ez luke ekarriko», adierazi zuten. IAk halaxe esan zuen: «Hezkuntzaren sustraiek, zuhaitzak bere sustraiak lurrari eutsiak dituen bezala, herriari lotuak behar dute egon. Herritik sortu eta herriarentzat izango den hezkuntza da nahi duguna. Hazia erein nahi dugu, guztion indarraz, ikasle indarraz». Bide horretan ez dira bakarrak. «Ikasle andana batu da Europan goi mailako hezkuntzaren merkantilizatze eta pribatizazioren aurka. Horren adibide dira duela hilabete batzuk Italiako fakultateetan eginiko okupazioak, manifestaldiak, eta euskal ikasleon antzera, azaroaren 17an kalera irten ziren milaka ikasleak», azaldu zuten. 20 euros de matrícula y buena
infraestructura
Para el foro de Bakaiku han confirmado asistencia estudiantes de Italia, Estado francés, Portugal, Grecia, Alemania, Noruega, Catalunya, Galicia, Andalucia, Murcia, Asturias y Madrid. Tras el recibimiento del viernes, el sábado se dedicará al intercambio de experiencias y a la elaboración de la contradeclaración, en grupos y en plenario. El domingo, el plenario abordará la estrategia del foro. La matrícula para participar costará 20 euros y se ha puesto en marcha el weblog www.gaztesarea.net/bereziak/ikaslegailurra. -
|