GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-03-19
Borroka asko bildu ditu Gazte Topagunearen egitarauak
Apirilaren 14tik 17ra Etxarri-Aranatzen egingo den Gazte Topagunea’06-ko egitaraua prest da. Haren berri eman zuten atzo Barañainen. «Erakargarria da, parte-hartzea bultzatzen duena eta askatzailea», nabarmendu zuten. Ohiko kontzertuez gain, borroka askoren isla eman nahi du Gazte Topaguneak, tartean, preso politikoenarena.

BARAÑAIN

Iruñerriko herri eta auzoetako taldeak lehian ibili ziren atzo Barañainen, Gazte Olinpiaden testuinguruan, eta horrek alaitasun handia eman zion han egin zen Gazte Topagunea’06-eko egitarauaren aurkezpenari. Izan ere, ia dena prest dago Etxarri-Aranazko topaketarako. Ekimen asko izango da han lau egunez, helburu batekin:«Independentzian bizitzea: Etxarri askatuz, Euskal Herria askeago bihurtuko dugu».

Egitaraua zehazteko orduan, ekimenean parte-hartzea ahalik eta gehien bultzatzeari garrantzia eman zaio. Tailer, hitzaldi, mahai-inguru eta ari- keta askotxo iragarri dute. Gai batzuk aipatzearren, euskal sozialismoa, alkohola, sexualitatea, gazte nekazaritza, euskararen egoera, hiritarren parte-hartzean oinarritutako aurrekontuak, Euskal Curriculuma, Abiadura Handiko Trena, Itoitz, euskal mitologia, emakumeen eskubideak, hedabideak, euskal unibertsitatea edo gizarte prekarietatea aztergai izango dira ostiraletik igandera. Horretan, noski, Aberri Eguna ospatuko dute Etxarri-Aranatzen. Eta astelehena preso politikoen nazioarteko eguna izanda, horri emango zaio lehentasuna.

Guneak ere dagoeneko definituta daude: Kultur Etxea, Herri Eskola, Gaztetxea, Azoka eta Herri Gunea. Azken horretan animazioa izango da nagusi, eta irudimen handia erakutsi dute antolatzaileek ekimenak aukeratzeko orduan:Futbolin erraldoia, sabel dantza, «herri-world seriesak», tirolina...

Musikak, nola ez, protagonismo handia hartuko du gazte topaketa honetan. Hauek dira izen nagusienetako batzuk: Mikel Urdangarin, Banda Batxoki, Anje Duhalde, Ken 7, Berri Txarrak, Etsaiak, Def con Dos, Koma, Kuraia, Mouf et Hakim, Obrint Pass, Izate...


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
EPPK trabajará por la solución pese a todos los ataques
Ekonomia
BBVA insiste en «crecer más» para lograr un mayor beneficio para la dirección del grupo
Ekonomia
Sindikatuek eta ikasleek bat egin dute Baionan Villepinen legearen aurka
Mundua
ERC dice que votará en contra de la reforma del Estatut en el Congreso
Kirolak
La diferencia en la definición decide
Euskal Herria
«La clave es poner en marcha a la sociedad, y lo estamos logrando»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea