GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Mundua 2006-03-19
Al Fatahko kiderik gabeko Gobernua eratu du Hamasek
Hamaseko zuzendaritzak azkenean ez du lortu batasun nazionaleko gobernua osatzea, urtarrilaren 25eko hauteskundeak irabazi ostean bere buruari jarri zion helburua. Ismail Haniyeh lehen ministroak Mahmud Abbas presidenteari gaur emango dio gobernukideen zerrenda, eta bihar Parlamentu berriari egokituko zaio oniritzia ematea.

GAZA

«Gure Gobernua prest dago. Hamaseko kideekin batera, han egongo dira independenteak eta teknokratak, eta Parlamentuko beste kide islamiar eta nazionalistek ateak zabalik izango dituzte», esan zuen atzo goizean Gazan eman zuen prentsaurrekoan Ismail Haniyeh lehen ministroak.

Haniyehk Gobernu berriko kideen izenik aipatu ez bazuen ere, Hamaseko eledun batzuek jakinarazi zuten ministerio garrantzitsuenak Islamiar Erresistentziaren Mugimenduko kideen esku geratu direla: Atze- rri, Barne eta Finantza ministerioak, esaterako. Beraz, orain ia bi hilabete esaten zena ­Hamasekoek kartera horiek beste taldeetako kideen esku utzi nahi zituztela­ ez da bete. Mahmud Al Zahar izango da Atzerri ministroa, Ma’an Palestinako agentziak esandakoaren arabera. Finantza Ministerioa, berriz, Omar Abdel Razek Unibertsitate irakasleak, begiraleentzat teknokrata omen denak, zuzenduko du. Said Siam izango litzateke Barne ministro berria.

Lehen ministroak bere agerraldian aipatu ez bazuen ere, ezkerreko talde batek, Palestinaren Askapenerako Herri Fronteak, erabakita dauka Gobernuan esku-hartzea, baina oraindik bi taldeek ez dute zehaztu akordioa. Bi aldeak gaur bertan elkartuko dira lankidetza nola gauzatu erabakitzeko.

Bestalde, Batasunak oso gogor salatu du Ahmed Saadat Herri Fronteko buru eta diputatua zegoen Jerikoko espetxearen aurka Israelgo Armadak asteartean eginiko operazioa. «Gertakari horren aurrean nazioarteko komunitateak, bereziki Europar Batasunak, erakutsi duen isiltasuna salatu nahi dugu, isiltasun horrek Israelen jarrera baimentzen baitu», adierazi du formazio abertzaleak.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
EPPK trabajará por la solución pese a todos los ataques
Ekonomia
BBVA insiste en «crecer más» para lograr un mayor beneficio para la dirección del grupo
Ekonomia
Sindikatuek eta ikasleek bat egin dute Baionan Villepinen legearen aurka
Mundua
ERC dice que votará en contra de la reforma del Estatut en el Congreso
Kirolak
La diferencia en la definición decide
Euskal Herria
«La clave es poner en marcha a la sociedad, y lo estamos logrando»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea