GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kultura 2006-03-19
Silveira izan zen garaile Atarrabiako saioan

ATARRABIA

Xabier Silveirak lortu zituen puntu gehien Atarrabiako kultur etxean atzo arratsaldean jokatu zen Nafarroako Bertsolari Txapelketako azken finalaurrean.

Silveirak 433,5 puntu lortu zituen eta JonBarberenaren aurretik (418,5) jarri zen.

Sailkapenean ondorengo bertsolariak izan ziren Iñigo Olaetxea (391), Iñigo Ibarra (371), Jon Elizetxe (358) eta IñakiAleman (340).

Jendea oso gustura geratu zen atzoko saioarekin. Aretoa leporaino beteta eta giro ezin hobean egin zuten ekitaldia. Orain arte egin dituzten hiruretatik onena izan zela aipatu zuen bildutako jendeak

Iruñerriko bertso eskoletako haurren agerraldiarekin hasi zen saioa. Bertaratutako entzulegoari ongi etorria ematea egokitu zitzaien.

Hala, atzokoaren ostean, finalerako Xabier Silveira, Arozena, Etxabe, Barberena, Olaetxea, Zelaieta, Lagoma eta Soto sailkatu dira.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
EPPK trabajará por la solución pese a todos los ataques
Ekonomia
BBVA insiste en «crecer más» para lograr un mayor beneficio para la dirección del grupo
Ekonomia
Sindikatuek eta ikasleek bat egin dute Baionan Villepinen legearen aurka
Mundua
ERC dice que votará en contra de la reforma del Estatut en el Congreso
Kirolak
La diferencia en la definición decide
Euskal Herria
«La clave es poner en marcha a la sociedad, y lo estamos logrando»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea