GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > ERRUGBIA 2006-03-19
- Errugbia
Avironek berriro ere etxetik at huts egin du
·Zuri-urdinak hiru aldiz aurretik izan ziren, baina bigarrenean behera egin zuten

NARBONNE 27
AVIRON 15

Narbonne: Nadau, Lartigue, Viars, Desbrosse (Van Rensburg, 78.m), Candelon, Rosalen (Ruiz, 78.m), Balue (Feron, 76.m), Bisaro (Hunter, 73.m), Labit, Haare, Sierra (Bedes, 55.m), Springgay, Tournaire (Mololo, 53.m), Algret (Rofes, 53.m), Hooper (Tournaire, 77.m). Aviron: R. Dourthe, Nunez-Piossek, Iñigo, MacLaren (Roques, 70.m), Lhande (Vermis, 59.m), Fraser, Sudre (Rouet, 70.m), Massabeau (Van Schalkwyk, 72.m), Lamour (Lafaili'i, 53.m), Gratchev, Bergez, Cleda - Tomuli (Wessels, 56.m), Hill, Coetzee (Usandizaga, 56.m) (Coetze, 58.m). Epailea: Pomarede. Markagailua: Bederatzi zigor-kolpe: Rosalen (10, 15, 29, 33, 51, 55, 61, 63, 68.m). Bost zigor-kolpe: Dourthe (4, 12, 21, 38, 66). Gorabeherak: 5.000 ikusle partida ikusten

BAIONA

Avironek atzekoei tartea zabaltzen joateko aukera paregabea galdu zuen atzo Montpellierren galduta. Gainera, atzetik zituen beste talde batzuk ere irabazi egin zuten, eta ezin esan atzokoa egunik onena izan zenik talde zuri-urdinarentzat.

Aviron etxetik kanpo ez dabil ongi. Tolosan irabazi zuen, sekulako ezustea emanez, baina gero, jaitsierako borrokan dituen arerio zuzenenekin, ezin du irabazi, eta atzokoan ere horixe bera gertatu zitzaion.

Partida ez zen ona izan, eta hori baieztatzeko puntuak nola egin zituzten ikusi besterik ez dago, denak ostikoen bidez etorri baitziren, zigor-kopei esker, alegia. Ez egoteagatik, ez zen drop bat bera ere egon.

Aviron hiru aldiz aurretik egon zen markagailuan, baina inoiz ez zuen aldea egiterik lortu. Dourthe fin aritu zen jaurtiketekin, eta 0-3, 3-6, eta 6-9 aurretik aritu ziren, baina atsedenaren aurretik etxekoek, Rosalenek, berak egin baitzituen etxekoen puntu guztiak, bi zigor jarraian gauzatu, eta aurretik jarri zituen etxekoak. Baina Dourthek beste zigorra gauzatu zuen atsedenera joan aurretik, eta 12-12koarekin joan ziren bi taldeak atseden hartzera.

Bigarren zatian, Narbonne askoz ere hobeto hasi zen, eta entsegurik egiterik lortu ez bazuen ere, zigorrak lortu zituen. 21-12 aurreratu ziren, eta hortxe erabaki zen auzia. Ikusita bi taldeak zer nolako jokoa egiten ari ziren, zulo handi samarra egin zuten, eta Avironek horri ezin izan zion bueltarik eman. Baionarrek hemendik aurrera ere lanean jarraitu beharko dute.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
EPPK trabajará por la solución pese a todos los ataques
Ekonomia
BBVA insiste en «crecer más» para lograr un mayor beneficio para la dirección del grupo
Ekonomia
Sindikatuek eta ikasleek bat egin dute Baionan Villepinen legearen aurka
Mundua
ERC dice que votará en contra de la reforma del Estatut en el Congreso
Kirolak
La diferencia en la definición decide
Euskal Herria
«La clave es poner en marcha a la sociedad, y lo estamos logrando»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea