DONOSTIA
Bilera mamitsua egin zuten atzo Donostian, Urkiren egoitzan, TKEtik kanpo dauden arraun elkarteek. Denboraldi berriari begira osatu nahi duten lehiaketa forma hartuz doa pixkanaka, eta, atzo, kantabriarrak bertan zirela baliatuta, xehetasun asko zehaztu zituzten.Lehenik eta behin, elkarte berriak egoitza nagusia Euskal Herrian izango duela erabaki zuten, taldeen gehiengoa bertakoa delako. Gainera, komisio berezia sortuko dute, lan-talde gisa, egin beharreko gestioak aurrera eramateko. Komisioa sei ordezkarik osatuko dute: bi gipuzkoarrek (San Pedro eta Trintxerpe), bi bizkaitarrek (Zierbena eta Portugalete) eta bi kantabriarrek (Santander eta Camargo).
Komisioa astearte honetan bertan bilduko da abokatu talde batekin, elkarte berriaren araudi eta estatutuak lantzeko. Ondoren, datorren larunbatean Zierbenan egingo duten bileran, komisioak aurkeztutako oinarriak eztabaidatu eta, ados egonez gero, onartuko dituzte.
Hainbat data garrantzitsu ere erabaki zituzten arraun taldeek. Apirilaren 22rako, elkarte berrian parte hartu nahi duten talde guztiek ofizialki izena eman beharko dute. Horretarako, 1.000 euro ordaindu beharko dituzte ez da bermea, hasierako kostuak ordaintzeko nahitaezko kupoa baizik eta arraun talde bakoitzak bere batzarrean parte hartzeko erabakia onartu duela frogatzen duen akta erakutsi beharko du izen-ematearekin batera.
Maiatzaren 27rako, taldeek euren arraunlari kuadrila aurkeztu beharko dute, 17 arraunlari gutxienez eta 25 gehienez, eta azken urteko bi jubenilek ere izen eman ahal izango dute.
Azkenik, sailkapen estropadak ekainaren 10ean eta 11n egingo direla ere onartu zuten atzoko bilkuran. Kantabrian zein Euskal Herrian, sailkapen estropada hori asteburu berean egingo dute, nahiz eta estropada bakoitzaren baldintzak eta lehiaketaren nondik norakoak lurralde bakoitzak bere aldetik zehaztuko dituen.
Ikusten den moduan, elkarte pribatu berria sortzeko negoziazioak ezin hobeto doaz eta inork espero baino azkarrago. Zierbenan egingo duten bilerak lehiaketa berriaren oinarriak erabat zehaztuta utz ditzake, arazo berezirik sortzen ez bada behintzat.
La ACT ratifica a Peter Bravo y trabaja sobre dos
calendarios
Peter Bravo, que desde la renuncia de Angel del Hoyo ya ocupaba el puesto, fue ratificado ayer como presidente de la ACT con 8 votos a favor y 4 abstenciones. El representante de Castro estará rodeado por la expresidenta Araceli Fernández (Cabo), Javier Solozabal (Arkote) y Luis Unanue (Zumaia) en la directiva ejerciendo de vocal, secretario y tesorero respectivamente. Por otro lado, la asamblea facultó a Aurelio Montes (Pedreña) 11 votos a favor y abstención de Astillero para intentar llegar a un acuerdo con la federación española sobre el desajuste de fechas. De llegar a un acuerdo, todos los clubes de la ACT se comprometen a asistir al Campeonato de España. El Campeonato podría disputarse a principios de julio o agosto y la liga ACT comenzaría después.-