GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > PILOTA 2006-03-19
- Berezkoak
Donapaleun abian jarriko da aurtengo Binakakoa

BAIONA

Berezkoen bakarkako Txapelketa gaur bertan jarriko da abian Donapaleuko trinketean, 17:00etatik aurrera. Han, Ibarrola eta Jean Claude Dermit Idiart eta Ezkurra II.aren aurka neurtuko dira.

Berezkoen Binakako estreinako kanporaketa horrek sekulako ikusmina piztu du, eta seguruenik ere Donapaleuko trinketeko harmailak erabat beteko dira, bertan izango baita Paxkal Ezkurra.

Urruñakoak orain dela bi aste irabazi zuen Bakarkako txapela, eta jendeak hura ikusteko gogo handia du. Panpi Idiart izango du lagun, eta biko oso ona osatzen dute. Idiartek erakutsi zuen Bakarkakoan oso ongi zegoela. Hiru kanporaketa gainditu zituen, eta final-laurdenetan Ozafrainek menderatu zuen, baina Idiartek 38 kintze egin zituen.

Aurrez aurre, ordea, Ibarrola eta Jean Claude Dermit izango dituzte, eta tentuz ibili beharko dute. Ibarrolak bere eguna baldin badu, min handia egin dezake bere sakearekin. Horrekin bakarrik triskantza handia eragin dezake, eta hori ongi zaindu beharko dute Idiartek eta Ezkurrak.

Atzean, gainera,Jean Claude Dermit izango du. Ez da beste inor baino gehiago nabarmentzen, baina eskarmentu handia dauka, eta oso segurua da, pilota oso gutxi galtzen duen horietakoa, eta lasaitasuna ematen du. Dirua Idiart eta Ezkurraren alde aterako da.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
EPPK trabajará por la solución pese a todos los ataques
Ekonomia
BBVA insiste en «crecer más» para lograr un mayor beneficio para la dirección del grupo
Ekonomia
Sindikatuek eta ikasleek bat egin dute Baionan Villepinen legearen aurka
Mundua
ERC dice que votará en contra de la reforma del Estatut en el Congreso
Kirolak
La diferencia en la definición decide
Euskal Herria
«La clave es poner en marcha a la sociedad, y lo estamos logrando»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea