GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-04-10
Industrialdea eraiki nahi dute Bertizko natur parketik hurbil
Bertizaranako Udalak eraiki nahi duen industrialde berriaren aurka agertu dira Narbarteko hainbat bizilagun, ez industrialdea bera eraikitzeagatik, horren kokapenagatik baino. Izan ere, Udalak berriki jakinarazi duenez, Bertizaranaren erdi-erdian, Bidasoa ibaiaren ertzean egin nahi baitu eraikuntza, natur parketik oso gertu.

NARBARTE

Berriki jakin dute Bertizaranako biztanleek bertako Udalak eraikitzeko asmoa duen industrialdearen ­aurrez prestaturiko jakien eta elikagai izoztuen enpresa bat­ berri. Legasak, Oieregik eta Narbartek osatzen duten udalerriko lurretan egongo litzatekeen halako bigarren eremua litzateke, baina arazoa ez da hori, horren kokapena baizik.

Egoera salatu duten narbartearrak bat datoz Udalarekin haranean industria behar dela. Industrialdea eraikitzeko arrazoi nagusia da hori; izan ere, 30 eta 57 lanpostu zuzen artean eta zeharkako beste hainbat sortuko bailituzke. Horretarako, baina, 2000. urteko udal planean kirol hornidurarako lur gisa izendatu zituenak berriz kalifikatu beharra izan zen. Bizilagunek argi eta garbi adierazi dute industria Bertizaranara ekartzearen aldekoak direla, bereziki arduratzen dituen gaia baita. Hala eta guztiz ere, arazoa kokalekua da; izan ere, Bertizko Natur Parketik, Nafarroako gune turistiko nagusietakoa den alderditik, oso hurbil baitago, bertako bizilagunek salatu dutenez.

Horiek hala, jaki enpresa hori Legasako industrialdean kokatzea «anitzez logikoagoa» dela uste dute bizilagunek, bertan industria erabilerarako 110.000 metro koadro baitaude, baita helburu horretarako erabil daitekeen 200.000 metro koadroko beste lur sail bat ere haren ondoan. Aukera horretaz baliatzeko saiorik egin ote duen galdeginik, baina, Bertizko Partzuergoko presidente eta alkate Andres Etxenikek adierazi zuen Arcelor enpresak orain artean industrialdea hor jartzeko proiektuari ezezkoa eman diola. Narbarteko auzokideek alkatearen jarrera salatu dute, eta horrelako egoeretan legediak lurrak erostea eta desjabetzea gisako mekanismoak onartzen dituela gogorarazi dute. Alde horretatik, egiazki Udalak ez duela industrialde berria Legasara eramateko ahaleginik ere egin ondorioztatu dute bizilagunek.

Hori guztia dela-eta beren salaketa eta aldarrikapenak entzun ditzaten, sinadura bilketa jarri dute abian egoeraren berri eman duten Narbarteko bizilagunek.



Industrialdearen «osagarriak»
GARA

NARBARTE

Industrialde berria natur parkearen ondora lekualdatzea argudiatzeko Andres Etxenikek emandako arrazoia ere ­elikagaien arloko enpresa horren «osagarri» modura jatetxe bat eta denda bat eraiki behar dituztela­ ez dute begi onez ikusi Narbarteko bizilagunek: «Jatetxe bat eta denda bat noizdanik dira aurrez prestaturiko jakien industria baten osagarri? Ez al litzateke logikoagoa fabrika industrialdera eramatea eta zerbitzugunea kirol hornidurarako izendaturiko sailean jartzea?».

Eraikiko duten kirol eremuan ere eragin handia izango du aurrez ikusten duten toki aldaketa horrek; izan ere, bereizgarri nagusietakoa izango zuen aukera bat bertan behera geratzea baitakar. Izan ere, Bidasoa ibaitik urrun eramanda, ur-kirolak egiteko aukera galduko da. Era berean, Udalak egindako proiektuari baiezkoa eman dioten arkitektoek izandako irizpideen gainean ere galdegin dute auzokideek, kirol eremua baserri batetik hurbilegi egongo litzatekeelako babesten baitute Legasara lekualdatzea. Eta horren lekuan industria jartzea onartzen dute.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
El negocio farmacológico de la menopausia se sienta en el banquillo
Jendartea
Txakolinak Larrabetzu busti zuen
Mundua
67% de participación en la primera manga
Mundua
EEUU acoge hoy las mayores marchas pro inmigrantes
Kirolak
La tabla impulsa a Osasuna y lastra al Alavés en el derbi
Kirolak
Un punto que obliga a seguir sufriendo
Kirolak
Sastre sorprendió a Cunego en Zornotza
Kirolak
Peñagarikano fue muy superior a Lasa III y ya está en octavos de final
Euskal Herria
Miles de personas denuncian las graves vulneraciones de derechos
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea