GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-04-10
Harrera beroa egin zieten atzo Otegiri, Petrikorenari eta Olanori

DONOSTIA

Ostiral iluntzean, orotara 650.000 euroko fidantza ekonomikoa Auzitegi Nazional espainolean ordaindu ostean, Soto del Real espetxetik atera ziren Arnaldo Otegi, Juan Joxe Petrikorena eta Juan Mari Olano ezker abertzaleko kideak. Azken biek hiru aste igaro dituzte espetxean; Otegi, aldiz, martxoaren 29an bidali zuen kartzelara Grande-Marlaska epaileak martxoak 9an izandako greba eta mobilizazio eguna aitzakiatzat hartuta.

Sorterrietan lehen harrerak egin eta gero, atzo, Donostian izandako manifestazioan parte hartu zuten milaka herritarrek egin zieten ongietorri beroa hirurei. Boulevardetik abiatu zen manifestazioa hasi baino lehen, Arnaldo Otegi eta Juan Joxe Petrikorena Batasuneko mahaikideak hara iritsi ziren, eta bertan zeuden milaka herritarrek txalo zaparrada artean jaso zituzten. Donostian egin zieten lehendabiziko ongietorria.

Ikusmin itzela sortu zuten Petrikorenak, Otegik eta Olanok atzo, bai hedabideetan, baita herritarrengan ere. Hedabideei inolako adierazpenik egin ez arren, etengabean hurbiltzen joan zitzaizkien herritarrak besarkatzen eta eurekin hitz egiten aritu ziren Arnaldo Otegi eta Juan Joxe Petrikorena manifestazioan zehar ere.

Boulevardean hasi eta Bulebarrean amaitu zen manifestazioren amaiera ekitaldian «parentesi» bat egin zuten. «Juan Joxe Petrikorena, Arnaldo Otegi eta Juan Mari Olano, ongi etorri. Eta hemendik agur bero bat, besarkada handi bat eta mila musu euskal preso politiko guztiei», adierazi zuen ekitaldian hitza hartu zuen lagunak, izugarrizko txalo zaparraden artean.

Arnaldo, gaur berriz Madrilen

Ongietorria egiteaz gain, animoak ere jaso zituen beste behin ere Arnaldo Otegi Batasuneko mahaikideak. Izan ere, ostiralean askatu bazuten ere, gaur berriro Madrilen izango baita.

Batasuneko bozeramailea auzipetu gisa epaituko dute gaur Auzitegi Nazionalean; hain justu ere, bonba bat jarrita hil zuten Jose Miguel Beñaran Ordeñana «Argala» ETA erakunde armatuko buruzagiaren oroitzapenetan egindako ekitaldi batean parte hartzeagatik 2003ko abenduan, Arrigorriagan. Hamabost hilabeteko espetxe zigorra eskatu du fiskaltzak Otegiren aurka, «terrorismoa goraipatu» zuelakoan.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
El negocio farmacológico de la menopausia se sienta en el banquillo
Jendartea
Txakolinak Larrabetzu busti zuen
Mundua
67% de participación en la primera manga
Mundua
EEUU acoge hoy las mayores marchas pro inmigrantes
Kirolak
La tabla impulsa a Osasuna y lastra al Alavés en el derbi
Kirolak
Un punto que obliga a seguir sufriendo
Kirolak
Sastre sorprendió a Cunego en Zornotza
Kirolak
Peñagarikano fue muy superior a Lasa III y ya está en octavos de final
Euskal Herria
Miles de personas denuncian las graves vulneraciones de derechos
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea