GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Mundua 2006-04-13
Irakeko presidentetza beraientzat nahi dute suniek
Alderdi politiko suniak Parlamentuan batzen duen taldeak jakinarazi zuen atzo hilabeteotan negoziatzen ari den Gobernuaren osaketan presidentea sunia izatea nahi duela. Errepublikako egungo presidente Yalal Talabani kurduaren ordezko hautagaia aurkezteko sunien eskubidea aldarrikatu zuen Iyad al-Samarrai alderdi politikoko bozemaleak.

BAGDAD

Sunien komunitateko zenbait ordezkari politikok presidentea beraietako bat izatea nahi dutela jakinarazi zuten atzo. Iyad al-Samarrai Irakeko Alderdi Islamikoko ­talde suni nagusietako bat­ bozemaleak eman zuen sunien eskaeraren berri. «Errepublikako presidentea suni arabiar baten esku egon beharko luke. Alderdi suni nagusiak batzen dituen Irakeko Akordio Nazionalerako Fronteak kargu horretarako hautagaia du», esan zuen Samarraik. Fronte hori Parlamentuko hirugarren indarra da, xii eta kurduen ondoren.

Amerikako Estatu Batuek (AEB) eta Britainia Handiek 2003an Saddam Hussein presidente ohia boteretik kendu zutenean, Ghazi al-Tawar sunia presidente izendatu zuten. Irak okupatuan 2005eko urtarrilean egindako hauteskundeen ostean, Yalal Talabani kurduak al-Yawar ordezkatu zuen presidentetzan.

Hilabeteak igaro dira Iraken hauteskundeak egin zirenetik, eta herrialde horretako ordezkari politikoak oraindik ez dira Gobernua osatzeko ados jarri. Lehen ministro kargua sortzen ari da buruhausterik handienak.

Gaur egun Ibrahim al-Jaafari xiiak betetzen du lan hori, baina ez da AEBen gustukoa eta Iraken ere bere kontrako jarrerak gero eta gehiago dira. Nolanahi ere, talde politikoak ez dira ados jartzen al-Jaafariren ordezko bat izendatzen.

Bestalde, atentatu ugari egon ziren herrialde osoan. Guztira, 38 pertsona hil zirela jakinarazi zuten iturri ofizialek. Erasorik larriena meskita batean gertatu zen, Bagdaden. Leherketak 20 lagun eragin zituen. Al Jalis hirian, Bagdadetik 60 kilometro iparralderantz, lau lagun zendu ziren osasun zentro baten ondoan izandako leherketaren ondorioz.

Azoka batean leherketa

Beste leherketa batek hiru hildako eragin zituen Tal Afar hiriko azoka batean, eta beste hamabi pertsona hil ziren Bagdaden inguruko zenbait erasoan. AEBetako Armadak hiru soldaduren heriotzaren berri eman zuten atzo. Hiriburuko hegoaldean jazo zela beste argibiderik ez du ematen.



Gerra zikinaren ardura ukatu du Jabrek

Irakeko Barne ministroak, Bayan Jabrek, sunien kontrako gerra zikina egon badagoela onartu zuen atzo BBCri eskainitako elkarrizketa batean. Hala ere, berak gidatzen duen ministerioak zerikusia duenik ukatu zuen.

Azken boladan ohiko bihurtu da eskuak lotuta eta tiro bat duten sunien gorpuak errepide bazterretan edota kalearen erdian agertzea. Sunien ordezkariek salatu dute segurtasun indarrek bahiketekin eta erahilketekin lotura zutela. Beraien argudioetako bat da erasotzaile askok Poliziako uniformea jantzita zeramatela.

Jabr ministroaren hitzetan, uniformeak erraz lor daitezke. «Terroristak edo horiei sustengua ematen dietenak Poliziaren eta Armadaren jantziak erabiltzen ari dira», esan zuen. «Zu zeu oraintxe dendara joan eta eros ditzakezu».

Bestalde, ministroak ohartarazi zuenez, bere kontrolpetik at dauden segurtasun agentziak ugariak dira eta hori arazo iturri da. Jabren berbetan, gerra garaian AEBek egoitza ofizialak babesteko talde paramilitar bat sortu zuen, eta egun 150.000 lagun osatzen dute.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Nuevo apoyo de Idaho al proceso vasco
Euskal Herria
Otegi:«Nuestra prioridad es conformar la mesa de resolución»
Euskal Herria
Electos convocan otra celebración matinal en Iruñea
Mundua
El Ejecutivo de Prodi echará a andar a finales de mayo
Kultura
Valverde firma la historia y las ilustraciones de un libro que se editará en EEUU
Kirolak
El carácter Baskonia eleva su techo
Euskal Herria
El Legislativo de Idaho apoya un proceso hacia una paz duradera en Euskal Herria
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea