GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Iritzia > Gaurkoa 2006-04-13
Jon Etxebarria - Askapenako kidea
Irlandarren erabakia bake prozesuan

Azken aldian askoren ahotan dabil Irlanda. Batzuok Irlanda begiratzen dugu hango prozesua zelan gauzatu zen ikasteko ­gatazka politikoaren erroetara jo, alde guztien konfiantza sortu­, arriskuei erreparatzeko ­elite politikoak adostu, unionisten zati garrantzitsu bat eta talde errepublikano txiki batzuk aurka egotea­, eta zailtasunak identifikatzeko ­alde guztien desmilitarizazioa, akordioa ezarri­, eta gure elkartasuna adierazteko. Baina beste batzuek euren interesen aldeko (sasi) irakurketak egiteko begiratu dute, eta han jazotako eta jazotzen diren kontu asko aipatu barik utzi dituzte.

Guk beste batzuek saihestu edo isildu dituzten kontu batzuei ere helduko diegu. Aurten egongo diren urteurren bi gogora ekarri nahi ditugu. Alde batetik, Pazko-astean 90 urte beteko dira Irlandako errepublikanoak Britainia Handiko inperialismoaren kontra eta erabateko askatasunaren alde matxinatu zirela. Matxinoek Irlandako Errepublika aldarrikatu zuten, eta euren altxamendua Britainia Handiko armadak bortizki gel- diarazi zuen arren, horrek errepublikanismoa sendotzea eta IRAren sorrera ekarri zituen. Errepublikanoek uharteko nagusitasun politikoa lortu eta legebiltzar matxinoa sortu zuten, baina britainiarrek erakunde zilegia armen bidez «bota» zuten, eta gaur egun arte bertan behera utzita eduki dute britainiarrek inposatutako sei konderrien ­Ipar Irlanda­ eta 26 konderrien ­Irlandako «errepublika»­ estatu zatitzaileek.

Bestalde, 10 hildako ekarri zituen gose grebaren 25. urteurrena ere bada. Gose greba hori jende arruntak ezohiko egoeretan izan dezakeen jarrera heroikoaren adibide bikaina da, baita duintasun gorenaren erakusgarri ere. IRAko eta INLAko Armadako hamar kidek, Bobby Sands buru zu- tela, heriotza arteko baraualdia egin zuten 1981eko martxotik abuztura bitartean, britainiarrek estatus politikoa aitor ziezaieten. Baina gose grebaren eragina askoz handiagoa izan zen;britainiarren kriminalizazio politikaren porrota ekarri zuen, eta, bide batez, mugimendu errepublikanoari beste fronte bat zabaldu zion: hauteskundeena. Izan ere, Sands Londresko parlamentario eta beste preso bi Dublingo parlamentario hautatu zituzten, eta horrek errepublikanoen abstentzionismoa amaitu zuen.

Hainbat belaunalditako borrokak eta aipatutako ekintza horiek bake prozesua ekarri zuten. Zenbait urtetako azpiko lanaren ondoren, prozesuaren inflexio puntua izan zen Downing Streeteko deklarazioa egin zuten Londresek eta Dublinek 1993an. Horretan Londresek Irlanda iparraldeko herritarrei euren etorkizuna erabakitzeko eskubidea zutela adierazi zuen. Ostean, IRAk eta erakunde armatu paramilitarrek su-etenak aldarrikatu eta alderdiek eta gobernuek elkarrizketa ofizialak hasi zituzten. Alde guztien ­errepublikanoak zein abertzaleak, unionistak, bien presoak, eta Londres eta Dublin­ arteko negoziazio luze bezain gorabeheratsuen ondoren mementoko soluzioa ­marko politiko berria­ zekarren eta etorkizunean aukera guztiak bermatzen zituen ­autodetermi- nazioa­ akordioa lortu zuten, ondoren uharteko herritarrek bai hegoaldean bai iparraldean kontsulta bidez onartu zutena. Gatazka konpon bidean jar dezakeen mugarik gabeko trantsizioa hasi zen, eta preso politikoak bizpahiru urteren buruan askatu zituzten. Baina harrezkero nork bultzatu du bake prozesua? Nork bete ditu konpromisoak? Bestelako galdera ere egin dezakegu: nork geldiarazi du behin eta berriz prozesua?

Argi dago errepublikanoek bultzatu dutela prozesua, mugimenduak bide baketsuari eutsi dio, IRAk bere arma guztiak erabileratik kanpo utzi ditu, eta bere kideei borroka politiko baketsuari ekiteko eskatu die. Bien bitartean, talde paramilitar unionistek ez dute armarik erabileratik kanpo utzi (!) eta, gainera, eraso sektarioak egiten jarraitzen dute PSNI Ipar Irlandako Polizia Zerbitzuak berak egiaztaturik. Bestalde, unionistek eta Londresek ezer gutxi egin dute, biolentzia zela, armak zirela, espioitza zela ­espioia azkenean ez zen IRArena, baizik eta Britainia Handiko zerbitzu sekretuena!­, eta beste hamaika aitzakia zirela, ez du- te aurrerapausorik eman 2002ko urrian erakunde autonomikoak bertan behera utzi zituztenetik.

Gainera, orain instituzio autonomikoak (berr)ezartzeko (ber)negoziazioetan Ostiral Santuko Akordioa desitxuratzen duen eta orain iparraldeko alderdi bozkatuena den eskuin muturreko DUP Alderdi Demokratiko Unionistak onartzeko modukoa den (sasi) akordioaren bila dabiltza Londres eta Dublin. Bitartean, Iparraldeko bigarren alderdia eta akordioaren aldeko alderdi nagusia den Sinn Fein Ostiral Santuko Akordioa ezartzeko eskatzen ari da. Izan ere, oraindik ez da 1998ko Ostiral Santuko Akordioa osorik ezarri, iparraldeko gobernu partekatua eta legebiltzarra bertan behera utzi zituzten ­guztira 8 hilabetez baino ez dira martxan egon!­, nazioko iparralde-hegoalde kooperazio erakundeak ezarri barik daude, giza eskubideen urraketa eta estatu terrorismoa kasuak argitu barik daude, justizia eta polizia erreformatu barik daude, iheslarien afera konpondu barik dago, iparraldean milaka soldadu britainiar dago oraindino...

Horregatik guztiagatik, Irlanda begiratzen dugunean ikasteaz aparte Londresen eta unionisten jokaera ­baita Dublinena ere­ salatu ere egin behar dugu. Halaber, Irlanda uharte osoko herritarren hitza eta erabakia errespetatzeko exijitu behar dugu ­iparraldeko herritarren %71.12k eta hegoaldekoen %94.40k eman zion baiezkoa akordioari­, eta justizian oinarritutako prozesuaren alde lan egiten dutenei ­hau da, errepublikanoei­ elkartasuna adierazi behar diegu. Bake prozesuak, Irlandan, Euskal Herrian, edonon, ez du baketzea bakarrik izan behar, baizik eta gatazka politikoa konpontze bidean jartzea, lortutako lehen akordioa tresna edo bitarteko dela.

Gauzak horretara, Irlandan gertatu zen legez, hainbat belaunalditako eguneroko lanak eta borrokak Eus- kal Herrian zabaldu duen aro berri honetan internazionalismoa lantzea ezinbestekoa da. Batetik, Euskal Herriarekiko elkartasuna biderkatu egin behar dugu gatazkaren konponbideari laguntzeko; bestetik, beste herriekiko gure elkartasunari tinko eutsi behar diogu, nahiz beste herrietako prozesuei laguntzeko, nahiz nazio eta gizarte mailan askea izango den Euskal Herria eraikitzeko. -


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Nuevo apoyo de Idaho al proceso vasco
Euskal Herria
Otegi:«Nuestra prioridad es conformar la mesa de resolución»
Euskal Herria
Electos convocan otra celebración matinal en Iruñea
Mundua
El Ejecutivo de Prodi echará a andar a finales de mayo
Kultura
Valverde firma la historia y las ilustraciones de un libro que se editará en EEUU
Kirolak
El carácter Baskonia eleva su techo
Euskal Herria
El Legislativo de Idaho apoya un proceso hacia una paz duradera en Euskal Herria
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea