Etxebizitza eta lurraren espekulazioa Ipar Euskal Herrian
Gizarteko loturaren oinarriak desitxuratzeko bidean
Etxebizitza eta lurraren espekulazioa da azken urteotan Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Zuberoan dagoen arazo nagusietariko bat. Lekuko botere publikoen eta hautetsien «arduragabekeriari» aurre egiteko, hiru herrialdeetan kolektiboak eta alderdiak salaketa ekintzak bideratzen aritu dira etengabe, arazo hori kontuan har dezaten. Gaiaren garrantzia ikusita, Gatuzain argitaletxeak kolektibo eta alderdi horien ordezkariei eman die hitza kaleratu duen liburuan.
BAIONA
Etxebizitza eta lurraren problematika Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Zuberoan pil-pilean dagoen garaiotan, Gatuzain argitaletxeak erabaki du “Habiter son Pays: Question immobilière et foncière en Pays Basque Nord” (Norberaren herrian bizi: lur eta etxebizitzaren gaia Ipar EuskalHerrian) liburua kaleratzea.Azken urteotan polemika anitz piztu duen gai hori jorratzeko, argitaletxeak adituen hitzak bildu ordez, hiru herrialdeetan «espekulazioaren aurka» diharduten kolektiboen militanteei hitza ematea pentsatu du. «Etxebizitza eta lurraren gaia askotan aktualitatearen gai garrantzitsuenen artean egoten da. Hori dela-eta, pentsaera eta herrialde ezberdinak biltzen dituen liburu kolektiboa argitaratzea erabaki dugu», nabarmendu zuen Hartzea Lopez argitaletxeko arduradunak. Lapurdi herrialdearentzat Peio Etxeberri-Aintxart Abertzaleen Batasuneko bozeramailea, Nafarroa Beherarentzat Maite Goienetxe Lurra kolektiboko kidea, eta Zuberoarentzat Pierre Vissler herrialde horretako kolektiboko kidea dira lan horretan parte hartzen dutenak. Ipar EuskalHerriko historia laburbilduz, bakoitzak egoeraren azterketa zehatza egiteaz gainera, bere ondorioak eta aterabideak azaltzen ditu liburuan.
Historia oinarri Liburuaren edukian sartu aurretik, gai horren inguruan gaur egun dagoen polemika ikusita, hiru kolektiboetako ordezkariek nabarmendu nahi izan zuten Gatuzainek liburu hori argitaratzeko orduan erakutsiriko ausardia.
Etxebizitzari buruzko adituen erranetatik urruti, gai horretan ari diren hainbat joeretako ordezkariak biltzen zituela nabarmendu zuten, eta, guztiak bateratuta, liburuak «egungo eztabaidan ekarpen interesgarriak egiten» zituela esan zuten. «Lan hau eztabaida berpizteko tresna ezin hobea da, eta egun zen memento egokiena ateratzeko», adierazi zuten. Horrenbestez, gaia berez konplikatua zela gehitu nahi izan zuten, eta hausnarketa zehatza eman nahi izanez gero, historiako gertakariei erreparatzea ezinbestekoa zela nabarmendu. Peio Etxeberri-Aintxart-ek bere testuan esan zuen historialari gisa, besteak beste, etxebizitza eta lurraren problematika «lurraren antolaketaren» sistema finkatu zenetik agertu zela. «Arazo hori historiaurrean hasi zen, eta, gaur egun Lapurdi eta beste herrialdeen artean dagoen desoreka erromesen garaian jadanik bizirik zegoen», erran zuen. Gertakari historikoekin jarraituz, Frantziako Iraultzaren garaia nabarmendu zuen. «Mende luzeetan, Etxeak gizarte antolaketan garrantzia handia izan du, baina Frantziako iraultzaren garaian eskema hori hautsi zuten, eta espekulazioaren logikan sartu gara. Hori guztia ez bada ongi aztertzen, arazoa ulertzeko puntuak eskas dira». Maite Goienetxek, bestalde, Manex Goienetxe historialariak bere garaian arazo horri buruz kaleratu zuen hitzaldi baten testua liburuan plazaratzea erabaki zuen.
«Guztien ardura» Baina gertakari historikoen gainetik, hirurek bat egin zuten, esan baitzuten egun etxebizitzaren eta lurraren arazoan guztiek «ardura handia» zutela. Maite Goienetxe, izan ere,Manex Goienetxek esandakoan oinarritu zen: «Herri honetan lurrak saldu badira, herriak egin duelako da».
Hala, merkatuak finkatzen dituen eskaeraren eta eskaintzaren sistematik kanpo, jendartearen ibilmoldeak sortzen duen problematika bera gehitu behar zitzaiola azaldu zuten: «Arazoari hein batean konponbide bat ekartzen ahalko lioketen legeak daude. Baina, hautetsiek ez dituzte behar bezala baliatzen».Pierre Vissler-ek, era berean, propietate pribatuaren logika bera salatu zuen: «Lehenago kolektiboen propietateak zeuden, eta haien helburua komunitatea bera denboran atxikiaraztea zen. Gaur egun edonork nahi duena eros ditzake». Zuberoaren adibide zehatza aipatzeko, ordura arte laborantzarako baliatzen ziren etxe eta lur asko bigarren etxe gisa baliatzen zirela argitu zuen. «Etxebizitzak prezio oso goretan dira, eta horrek lekuko herritarrak finkatzea zailtzen du. Bigarren etxeak egiteak Zuberoan betidanik bizirik izan den herri loturaren desagertzea laguntzen du», gehitu zuen. Nafarroa Beherea aipatzean, Maite Goienetxek mota bereko azalpenak zabaldu zituen. Nagusiki laborantzaz bizi den zonalde horretan etxebizitzaren gaia nekazarien arrangura nagusietarikoa bilakatu da. Arazo hori laborantzan azken urteotan botere publikoek
duten politikari lotu zion nagusiki Maite Goienetxek. «Politika izan da gero eta
diru publiko gehiago ematea. Horrek lurraren kudeaketan eragina izan du;
laborari asko lur gero eta gehiago erosten hasi dira etxeak berak salmentan
jarrita. Horrek etxeen prezioak igotzea lagundu du», argitu zuen. Etxea
betidanik Ipar EuskalHerri barnealdean bizi sozialaren muina izan dela-eta,
haren desagerpenak gizartearen desoreka laguntzen zuela salatu zuen Lurra
kolektiboko ordezkariak.
Herri mugimendua Laborarien lur eremuak gero eta handiagoak izateak lur gabeko nekazariak finkatzea zailtzen duela nabarmendu zuen Goienetxek. Alde horretatik, politika bera berrikusi behar zela adierazi zuen.
Azken batean, etxebizitzan eta lur arloan arazoak sortzen dira, eta munduko beste edozein eremutan gerta daitekeen bezala, ondorio larriak izan ditzake gizartearen antolaketan. Lapurdin gizartearen aldaketa hori nolabait aski aurreratua badago ere, NafarroaBeherea eta Zuberoa gutxinaka-gutxinaka arazo bera izaten ari dira. Horri aurre egiteko hiru hizlariek argi utzi zuten herritarrek esku-hartzea ezinbestekoa dela. Bakoitzak ahal duen neurrian, alderdiz alderdi edo Ipar EuskalHerri osorik harturik, «herri mugimendua»ren bitartez espekulazio horren aurka lan egin beharra dagoela adierazi zuten. «Gauzak aldatzeko herri mugimendu iraunkorra sortu beharra dago. Ez dut uste errezetarik dagoenik, baina herri mugimenduaren bidez formula berriak asmatu behar dira egoera horretatik ateratzeko», nabarmendu zuen, azkenik, Maite Goienetxek.
EB asegura que el tripartito apoya el acuerdo con PSE
BILBO
Mikel Arana (EB), aseguró ayer que el acuerdo suscrito por su formación con el PSE-EE sobre la Ley del Suelo que se está tramitando en el Parlamento de Gasteiz «responde también a los objetivos fijados en el acuerdo de Gobierno, por lo tanto también tiene el apoyo del tripartito». Arana explicó que «todas las modificaciones que puedan hacerse a partir de ahora para mejorar el proyecto de ley deberán contar con el departamento promotor de la iniciativa, que no es otro que el Departamento de Vivienda y Asuntos Sociales». El dirigente de EB respondió así a la información que GARA publicó ayer en el sentido de que el PNV pretende un cambio en el texto de la ley, de forma que no haya exclusiones por renta para las viviendas protegidas tasadas, algo que el acuerdo de EB con el PSE no contempla. Arana concluyó que como socios del Gobierno de Lakua tienen «una posición muy clara», por lo que «con esa convicción y esa certeza seguiremos trabajando para que la Ley del Suelo llegue al pleno con el mayor apoyo posible».
Harpidedunei banatuko dieten liburua
“Habiter son Pays: question immobilière en Pays Basque nord” liburua Gatuzain argitaletxearen harpidedun guztiei dohainik bidaliko diete. Harpidetzaren bidez, urtean lau liburu eskura ditzake edonork. Gaur egun, 135 harpidedun ditu, eta berrehunera iritsi nahiko luke argitaletxeak. Beste alde batetik, Gatuzainen informazioa ahal bezainbat zabaltzeko, Interneten gune bat zabaldu berri dutela azaldu zuen, atzo, Hartzea Lopez argitaletxeko arduradunak. Kaleratzekotan diren liburuen artean, Hartzea Lopezek biren berri eman zuen. Horien artean, Arnaldo Otegiren elkarrizketarekin argitaratu duten liburua frantsesera itzulia eta bi idazle alemanek gerrateetako negozioari buruz idatzitako idazlana argitaratuko dituzte. «Bertan bederatzi gerra hartzen dituzte adibide gisa», esan zuen. -
Adierazpenak
«Etxebizitza arloan alarma gorriak pizten ari
dira»
Maite GOIENETXE | Lurra kolektiboko kidea
Lurra kolektiboa duela bi urte sortu zuten. Eskualde horretako herritarrak biltzen ditu, eta ekintzen bidez lekuko biztanleak kontzientziatu nahi ditu. Hau esan zuen Maite Goi-enetxek kolektiboaren izenean: «PCD egiturak etxebizitzari buruzko azterketa egiten ari dira. Alarma gorriak pizten ari dira. Agian, ez ziren piztuko, existitzen diren tresnak aldez aurretik baliatu izan balituzte». «Gehiago eraiki aurretik hutsak baliatu behar
da»
Peio ETXEBERRI-AINTXART | ABko bozeramailea
Abertzaleen Batasunak etxebizitzaren eta lurraren gaien inguruan hainbat salaketa ekintza egin ditu, eta proposamen zehatzak plazaratu. Peio Etxeberri-Aiantxart alderdiko bozeramaileak irtenbidea erakundeen jarreran dagoela nabarmendu zuen. «Tresna legalak badira, eta ez dituzte baliatzen», adierazi zuen. Etxe eskaerari erantzuteko etxe hutsak baliatzea ezinbestekoa dela aipatu zuen. «Zuberoa kolonizatzen ari dira»
Pierre Vissler | Zuberoako kolektiboko kidea
Zuberoako kolektiboa duela urte pare bat sortu zuten, eta ordutik ekintza esanguratsuak egin ditu. Kolektiboaren izenean, Pierre Vissler-ek esan zuen etxebizitzaren eta lurraren arazoa, euskararenarekin batera, Zuberoako larriena dela. «Gaur, Zuberoan kolonizazio prozesua gertatzen ari da. Kanpotik datorren burgesiaren kolonizazioa da, bertan finkatzen baitira lekuko gizartea errespetatu gabe».
|