GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-04-13
Alderdikeria gainditzeko eta nazioa aldarrikatzeko deia egin du Larraldek

BAIONA

Alderdikerien gainetik, Aberri Egunak abertzale guztiek elkarrekin euskal nazioa aldarrikatzeko izan behar duela adierazi zuen, atzo, Xabi Larralde Mahai Nazionaleko bozeramaileak. Batasunak ez duela ekitaldirik antolatuko esan eta alderdi kutsurik gabe eginikoetara joateko deia egin zuen Larraldek. Zehazki, Udalbiltzak Iruñean egingo duen ekitaldia eta, herriz herri, goizean udaletxeen aurrean egingo direnak aipatu zituen. Lapurdiri, Nafarroa Behereari eta Zuberoari dagokienez, elkarretaratzeak hiru herrialde horien hiriburuetan egingo dituzte; Uztaritzen ­Baiona hiriburu administratiboaren ordez, hiriburu historikoa hautatu dute­, Donibane Garazin eta Maulen.

Larraldek Zarautzen Nazio Garapenaren Biltzarrean Aberri Egun bateratua egiteko saioa hasi zela gogorarazi zuen, eta Batasunak «goizean zer edo zer komuna egiteko aukera» izango zela espero zuen. «Ez da horrela gertatu, eta sorpresarik ere izan dugu», aitortu zuen. Izan ere, ABk Heletan antolaturiko egunean, ekitaldi bat (eztabaida bat) egingo dute goizean. Polemikaren arrastorik ez dutela nahi esan eta gero, Batasunak ez duela eztabaida horretan parte hartuko jakinarazi zuen Larraldek; esan bezala, Aberri Egunean ez baitu alderdi ekitaldietan izan nahi.

Joera ezberdineko abertzale talde batek Hazparnen antolaturikoaz ere hitz egin zuen, eta Batasuna ez dagoela horren atzean gaineratu zuen. «Alderdien gainetik ekimenak egitea interesgarria izan arren, ez da egokia alderdiak baztertuz egitea», adierazi zuen.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Nuevo apoyo de Idaho al proceso vasco
Euskal Herria
Otegi:«Nuestra prioridad es conformar la mesa de resolución»
Euskal Herria
Electos convocan otra celebración matinal en Iruñea
Mundua
El Ejecutivo de Prodi echará a andar a finales de mayo
Kultura
Valverde firma la historia y las ilustraciones de un libro que se editará en EEUU
Kirolak
El carácter Baskonia eleva su techo
Euskal Herria
El Legislativo de Idaho apoya un proceso hacia una paz duradera en Euskal Herria
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea