GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-04-13
Euskarak tokirik ez Nafarroa Erresumaren erakusketan
Erdi Aroko Nafarroako Erresumaren gaineko «La edad de un reino» erakusketan, ez azalpenetako karteletan, ez erakusketaren edukietan euskarak ez duela tokirik salatze aldera, protesta egin zuen, atzo, Oinarriak plataformak IruñekoBaluarte Jauregian. Gaztelania hutsean zeuden kartel guztiak euskaratu zituen taldeak.

IRUÑEA

Oinarriak plataformak protesta egin zuen atzo Iruñeko Baluarte erakustazokan Nafarroako Gobernuak paratu duen “La edad de un Reyno” erakusketan euskarak ez duela lekurik salatzeko.

Erakusketan azalpenak emateko jarri dituzten kartelak gaztelania hutsean daudenez gero, Oinarriak plataformako kideek euskaraz ere zeudenak jarri zituzten. Betiere, erakusketako artelanak, Erdi Arokoak, kaltetu gabe.

Mikel Aldasoro Oinarrietako eledunak azaldu zuen: «Erakusketa hau antolatzeko izugarrizko bitarteko pila erabili dute, dirutza handia, baina beste behin ez dute borondaterik izan euskara bertan presente egoteko, Baluarten bertan gertatzen den bezala. Hizkuntz eskubideen urraketa miserable bat da».

Erakusketako karteletan ez ezik, edukian ere euskara baztertu dutela salatu zuen Aldasorok. Hala, Erdi Aroko Nafa- rroako Erresuman euskarak zuen garrantziaren izpirik ere ez da azaltzen.

Alde horretatik, Erdi Aroko euskaraz idatziriko dokumentuak badaudela eta ez dituztela erakutsi esan zuen Mikel Aldasorok. Horietako bat “Glosas Emilianeneses” X. mendeko dokumentua da. Errioxako Susoko Donemiliaga monasterioan gordetzen duten paper horretan bai gaztelaniazko bai euskarazko lehen hitz idatziak azaltzen dira.

XI. mendean Antso Peñalengoa erregearen ondasunak jasotzen zituen dokumentua ere euskaraz egin zuten; eta XII. mendean, berriz, «lingua navarrorum» esaldia jasotzen duen dokumentua idatzi zuten. Azken hori Iruñeko Katedralean gordetzen dute.

«Hori guztia euskaldunon hizkuntz eskubideak eta euskara bera mespretxatzea da», nabarmendu zuen Aldasorok.

EHNArengatik, atxilotuak

Agerraldia amaiturik zegoenean, foruzainek datuak emateko eskatu zieten Baluarte plazan zeuden Oinarriak plataformako kideei. Horietako bik EHNA erakutsi zutenez gero, atxilotu egin zituzten, eta Foruzaingoaren polizia-etxera eraman zituzten. 14.00etan aske utzi zituzten.

«Foruzainen beste astakeria bat izan da hau», esan zioten GARAri.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Nuevo apoyo de Idaho al proceso vasco
Euskal Herria
Otegi:«Nuestra prioridad es conformar la mesa de resolución»
Euskal Herria
Electos convocan otra celebración matinal en Iruñea
Mundua
El Ejecutivo de Prodi echará a andar a finales de mayo
Kultura
Valverde firma la historia y las ilustraciones de un libro que se editará en EEUU
Kirolak
El carácter Baskonia eleva su techo
Euskal Herria
El Legislativo de Idaho apoya un proceso hacia una paz duradera en Euskal Herria
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea