Nazioarteko gazte ordezkaritzak ere Etxarri-Aranatzen
·Korsika, Irlanda eta Finlandiako gazteak izango dira Topagunean, besteren artean
Euskal Herrian gazteek antolatzen duten ekimen garrantzitsuenetakoa da Gazte Topagunea, eta hari babesa adierazteko eta euren esperientziak aditzera ematearren, hemen dira nazioarteko gazte mugimenduetako ordez- karitzak. Bihartik aurrera, Etxarri-Aranatzen.
GASTEIZ
Dena prest da Etxarri-Aranatzen bihartik aurrera milaka eta milaka gazte bilduko duen Gazte Topaguneari hasiera emateko. Aste guztian boluntario lanetan aritu diren gazte andanek herri guztian zehar egongo diren guneak prest utzi dituzte. Gainera, nazioartetik ere, hainbat herrialdetako gazte ordezkaritzak izango dira. Gasteizen egin zuten, atzo, agerraldia Gazte Topaguneko bozeramaileek Euskal Herrian dauden nazioarteko ordezkaritzak aurkeztearren. Irlandako O´Gra Sin Feinn, Korsikako JUV Independentiste eta Finlandiako gazte mugimenduko ordezkaritzak Euskal Herrian daude, eta bihar hasiko den Gazte Topagunerako Alemaniako, Norvegiako, Galiziako, Gaztelako eta Kataluniako gazte mugimenduetako ordezkaritzak ere egongo dira. Esate baterako, igandean, Gazte Topaguneko Kultur Etxea gunean izango diren mahai inguruetan hartuko dute parte. Gatazka politikoetan gazteriaren parte-hartzea hausnartuko dute igandean 13.00etan izango den mahai inguruan.
EAE-ANV Topagunearekin bat EAE-ANVk, Gazte Topagunea ekimena agurtzeaz gain, euskal gazteei bertaratzeko gonbita egin die: «Guztion artean polikinaka gorpuzten joango garen prozesuari, egun hauetan egingo diren azterketa eta lanak ekarpen gisa biltzeko».
|