GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak 2006-04-13
- Bela - Lakuak diru-laguntza kendu dio
Didier Munduategi ez da Vendee Globen izango

BAIONA

Didier Munduategi marinela oso haserre azaldu zen komukikabideen aurrean Lakuako Gobernuak 2008an Vendee Globe proban ­munduari itzulia bakarka eta geldialdirik gabe­ parte hartzeko hitzartuta zuten diru-laguntza kendu diolako. Beraz, ezingo duela parte hartu adierazi zuen.

Munduategik 2003an sinatu zuen orduan garraio eta herri-lan sailburu zen Alvaro Amannekin Vendee Globe 2005/2009 akordioa, non ontzia Bilbon diseinatu eta eraikitzea aurrez ikusten zen. Baina 2005eko uztailean ­arkitektoa ekainean aukeratua zuten­ Nuria Lopez de Guereñuk hartu zuen sailaren ardura, eta, harekin hitz egiteko saialdi askoren ondoren, proiektua bertan behera utziko zutela esan zion azaroaren 15ean.

Aurrekontua orotara 3 milioi euro ingurukoa zen, haietatik 1,5 ontziaren eraikuntzari bideratuak, eta Lakuaren diru-laguntzarik ezean, proiektua erabat garaezina dela onartu zuen Didier Munduategik.

Emandako hitza jan

Marinel euskalduna sutan agertu zen Gasteizko agintarien ekintzekin. «Erabat humilatua sentitu naiz. Oso argi geratu da erkidegoko gobernuaren hitzak eta sinadurak ez duela ezertxo ere balio. Oraintxe bertan guztiz lur jota nago», izan ziren Munduategiren hitz gogorrak.

Gaineratu zuenez, Alvaro Amann berarekin orain dela hamar egun arte irtenbide baten bila ibili da, inolako fruiturik gabe. «Nik nire aldetik babesleak lortu nituen. Horrelako proba bat egiteak sekulako sakrifizioa eskatzen du fisikoki, bai eta beste zentzu askotan ere, familiari dagokionez, adibidez. Ibarretxeri ere idatzi nion, eta ez dut erantzunik jaso», esan zuen.

Bide juridikoak aztertuko dituela aurreratu zuen.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Nuevo apoyo de Idaho al proceso vasco
Euskal Herria
Otegi:«Nuestra prioridad es conformar la mesa de resolución»
Euskal Herria
Electos convocan otra celebración matinal en Iruñea
Mundua
El Ejecutivo de Prodi echará a andar a finales de mayo
Kultura
Valverde firma la historia y las ilustraciones de un libro que se editará en EEUU
Kirolak
El carácter Baskonia eleva su techo
Euskal Herria
El Legislativo de Idaho apoya un proceso hacia una paz duradera en Euskal Herria
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea