GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Ekonomia 2006-04-26
Upeltegiak bildu nahi dituzte Bizkaiko txakolina sustatzeko
Bizkaiko Aldundiak neurri berriak xedatu ditu Bizkaiko Txakolina Jatorri Izendapenari elkartutako herrialdeko mahasgintza-sektorea egituratzeko eta bere hazkundea sustatzeko. Egun duen gehiegizko atomizazioa zuzendu nahian, upeltegien kontzentrazioa bultzatuko du, sektorea indartzeko kalitatezko produktu batean oinarrituta.

BILBO-IRULEGI

Bizkaiko Foru Aldundiak hartutako neurriek Bizkaiko Txakolina Jatorri Izendapenaren etorkizuneko erronkei aurre egitea dute helburu, sektorea indartuz, gero eta lehiakorrago den merkatu bati arrakastaz eusteko gai den kalitatezko eta prestigiozko produktu batean oinarrituta.

Bizkaiko Txakolinaren Plan Estrategikoa 2005-2006ko azken neurria upeltegien kontzentrazioa bultzatzea da, eta atzo bertan onartu zuten: «Egungo gehiegizko aromizazioak dituen eragozpenak saihesteko eta teknologia berriak edo merkaturatze eta sustapen estrategia berriak ezartzea zuzendutako inbertsio handiak egitea ahalbidetuko duten sinergiak aprobetxatzea bultzatzeko».

2009. urterako mahastien azalera 100 hektarea baino gehiagotan areagotzea proposatzen dute (egun 300 hektarea inguru dago), bi milioi botila inguruko ekoizpena lortzera iristea, eta, horrez gain, Aldundiak nahi du egungo 70 upeltegiak kontzentratzea, gehienez hogei bat egoteko. Dekretu berriaren arabera, integrazio-proiektuek hiru upeltegi edo upeltegi bi eta mahastizain bat integratu beharko dituzte. Horretarako, 42.000 eurotik 120.000 eurora bitarteko laguntzak aurreikusten ditu.

Kartografikoa Irulegin

Biharko Lurraren Elkarteak (BLE), berriz, Irulegiko jatorrizko izendapena duten mahastizainen ekoizpena hobetzeko tresna berria eta berritzailea jarri du abian: bertako lurraren ezaugarriak xehe-xehe adierazten dituen mapa kartografikoa.

Mahats-sailak 220 hektareatan soilik badaude ere, Baigorritik Buzunaritze eta Bidarrairaino, Irulegiko izendapen eremuko 1.200 hektareak aztertu ditu Yves Herody nekazaritza biologikoan aditua den geologoak lurreko harriaren kalita- tea eta osaera zehazteko. Orain, BLE eta Irulegiko ardogileen sindikatuak fitxa batzuk landuko dituzte, eremuka lur bakoitzaren beharrak, emankortasuna, dituen gai organikoak edo lan-era egokienak zehazteko.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Con Jokin Gorostidi se va la imagen viva de 40 años de izquierda abertzale
Euskal Herria
Barrena: «El PSOE y el Gobierno de Zapatero van por muy mal camino»
Jendartea
Los cambios del PNV a la Ley de Suelo quedan aparcados hasta otra discusión
Euskal Herria
Askatasuna denuncia la tortura y resalta que el proceso exige condiciones democráticas
Kultura
«Metrópolis», la faceta más movida de Alberto Schommer
Ekonomia
VW prepara el traslado de parte de la producción del Polo de Iruñea
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea