GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Iritzia > Editoriala 2006-04-26
Gernika gogoan, konponbide bila

Badira 69 urte Gernika bonbardatu zutela. Lehentxeago Otxandio, Durango... Mugarri bat gerren historian, zenbait urte geroago mundura zabalduko ziren sarraskien eredu. Duela 69 urteko gaurko egunean azoka zegoen Gernikan. Hiria jendez gainezka zegoen, baina bonbardaketa gerra ekintza izan zen, dudarik gabe, gerra ekintzarik gogorrenak jende babesgabearen kontrakoak izaten baitziren orduan, eta halakoxeak dira gaur egun ere.

Haatik, zenbaiten, gehiegiren ustez, 69 urte asko dira bazterrak nahasten ibiltzeko. Izan ere, ustezko demokrata askoren gaitzespena falta omen da. Falta da. Baina behin eta berriz esatearen ondorioz diskurtsoak barneratu egiten baitira, egun gaitzespenak ez dira borondatezko egintzatzat jotzen. Absurduraino ere iristen da diskurtso horien ondorioa hainbatentzat, absurdu tragikoraino: gaitzespena legeak horretaratutako egintza izateraino, hain zuzen, baina diskurtso ofizialak dioena da gaitzetsi beharrekoa.

Hartara, legeak ez du inor Gernikako bonbardaketa gaitzestera behartzen. Nolanahi ere, ezer gutxi balio luke sarraski hura egin zutenen ondorengoen gaitzespenak, herri honekin izan duten eta duten jarrera aldatu ezean. Beste batzuen ustez, berriz, dena gaitzetsi behar da, orain dela 69 urte Gernikan gertatutakoa eta orain dela bi hilabete horma batean pinturaz egindako orbana, azken hori Ibon Meñikari emandako tratu txarrak baino askoz larriagoa izaki, antza. Tratu txarrak frogatzeko zailak baitira, eta orbanak oso errazak, ubeldurak baino errazagoak. Horien ustez, biktima guztiak berdinak dira, Gernikan hildakoak eta hiri hura bonbardatu edo bonbardaketa agindu ostean hil zirenak.

Euskal Herrian oraindik ez dago bakea. Ezta biolentzia-absentzia ere, alde bati dagokionez, behinik behin. Bakea ez da biktima guztiak berdinak direla esatetik etorriko, ezta biktimen kopuru-norgehiagokatik ere. Gaurko gatazkak Gernikako bonbardaketa baino lehen du jatorria, ETA sortu baino askoz lehenago, beraz. Orduko biolentzia estrukturalak, herri honen oinarrizko eskubideen ukapenak, bere etorkizuna erabakitzeko eskubidearen ukapenak oraindik ere badirau. Eta bakea nahi bada, ez alde bateko su-eten hutsa, benetako konponbidea nahi bada, arazoaren muinera jo behar da. Hori, ordea, ez da pinturaz zikindutako hormetan bilatu behar. -


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Con Jokin Gorostidi se va la imagen viva de 40 años de izquierda abertzale
Euskal Herria
Barrena: «El PSOE y el Gobierno de Zapatero van por muy mal camino»
Jendartea
Los cambios del PNV a la Ley de Suelo quedan aparcados hasta otra discusión
Euskal Herria
Askatasuna denuncia la tortura y resalta que el proceso exige condiciones democráticas
Kultura
«Metrópolis», la faceta más movida de Alberto Schommer
Ekonomia
VW prepara el traslado de parte de la producción del Polo de Iruñea
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea