443 km inguru AHT Euskal Herrian. Txikizioa naturan. Herritar xehearen bizi-baldintzak txarrera. Jauntxoak aurrera. Ekonomian, lurraldearen orekan, nekazaritzan, paisaianŠ kalte handiak.
Halako proiektu erraldoia eta hainbeste ondorio eragingo lituzkeen Abiadura Handiko Trena (AHT) egitasmoaren inguruan herritarrek ez al dute erabakitzeko eskubiderik?
6.000 milioi euro baino gehiago xahutuko dira EAEn. Guztion dirua. Elite politiko eta ekonomikoaren negoziorako. Energia, porlana, harrobi, eraikuntza... eta garraioko enpresarien etekinak handitzeko, bide batez, baita alderdi politiko batzuenak ere. Populazio osoarentzako kalitatezko garraio publi- koa finantzatu eta beste behar asko ase daitezkeenean. Bidaia-txartela ordaindu ahal izango duten hiriburuetako gutxi batzuen erabilerarako.
AHTk trenaren itxura du, baina hegazkinarekin dago lehian (distantzietan, geldialdietan, energia gastuetan...). Bakarrik hiriburuak lotuko ditu. Ez ditu garraio arazoak konponduko. Eskualde barruko joan-etorriak populazioaren egu- neroko desplazamenduen %97 direlako. Eta errepideetatik kamioiak ez dituelako gutxituko.
AHTren egitasmoak, lehendik datorren bide okerrean gero eta gehiago sakontzea eta garapen iraunkorra izan daitekeen horretatik, gero eta gehiago urruntzea dakar.
AHT bezalako makroproiektu jasanezinak ezaugarritzen duten egungo eredu kapitalistaren aurka. Mundu berri baten alde. Bestelako ekonomia, garapen eredu baten alde. Jendartearen eraldaketa sozialistaren alde gaude.
Egoera larria da, Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak obrak hasteko izenpetu duten hitzarmena kontuan hartuta. Herritar guztiei mobilizatzeko deia egiten diegu. Datozen egunotan, herriz herri eta eskualdez eskualdekako kontzentrazio eta batzarretan parte hartzeko deia egiten dugu. AHT gelditzearen helburua lortzea posible da. Frantziako Estatuan CPEren aurka egunotan egin den ikasleen eta langileen mugimendu zoragarriaren garaipenak erakutsi digu zein den bidea. Goazen orain, inoiz baino gehiago indarrak bilduta, AHTren proiektua gelditzeko borrokan era aktiboan inplikatzera. Guztion parte hartzea beharrezkoa da. AHT gelditu! Inposaketarik ez! Herriz herri antolatu eta erantzun!
Manu Odriozola eta Mikel Mugerza - AHT Gelditu! Elkarlaneko kideak