GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kultura 2006-04-26
Manezaundi, Larreko eta Tapiaren lanak irakurriko dituzte Iruñean

IRUÑEA

Tapia, Larreko eta Manezaundi idazleak omenduko dituzte bihar eta ostiralean Iruñean Nafar Ateneoak, Iruñeko Udaletxeko Kultura Sailak eta Biurdana Institutuak antolatutako bi ekitalditan. «Badirudi Nafarroan ez dela inoiz ezer egon, ez direla inoiz idazle euskaldunak izan, eta honekin egon badaudela argi utzi nahi dugu, eta, bide batez, gerra zibil aurreko idazle euskaldunak omendu», eman du aditzera du Sergio Gonzalezek, Biurdana Institutuko zuzendariak.

Bihar bertan, Iruñeko Erraldoien Txokoan, 20.00e-tatik aurrera, Jose Angel Irigarayk eta Jose Miel Bidadorrek hitzaldia egingo dute aipatu hiru idazleen gainean, eta ostiralean Biurdana Institutuan idazle nafarren idatziak irakurriko dituzte goizean zehar. Ekitaldia 9.15 inguruan hasiko da ohorezko aurreskuarekin, eta ondoren 14.00ak arte «euskararen inguruko hainbat pertsonaia» pasatuko dira handik.

Besteak beste, Iñaki Camino EHUko irakaslea, Juanjo Bizkai gidoilaria, Benito Lertxundi musikaria, Patxi Zabaleta eta Patxi Salaberri idazleak, Joseina Etxeberria kazetaria, Aitor Beltran eta Garazi Falcon aktoreak eta Eulate pilotaria izango dira institutuan. Gonbidatu berezi moduan berriz ere Jose Angel Irigaray bertaratuko da hara.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Con Jokin Gorostidi se va la imagen viva de 40 años de izquierda abertzale
Euskal Herria
Barrena: «El PSOE y el Gobierno de Zapatero van por muy mal camino»
Jendartea
Los cambios del PNV a la Ley de Suelo quedan aparcados hasta otra discusión
Euskal Herria
Askatasuna denuncia la tortura y resalta que el proceso exige condiciones democráticas
Kultura
«Metrópolis», la faceta más movida de Alberto Schommer
Ekonomia
VW prepara el traslado de parte de la producción del Polo de Iruñea
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea