GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kultura 2006-04-26
Celatiren eta Yasmina Rezaren liburu bana argitaratu ditu euskaraz Igelak
Psikotiko baten buru-produkzioa biltzen duen liburua da Gianni Celatiren «Guizzardiren abenturak», eta Fernando Rey nafarrak itzulpena egiteko orduan izan dituen arazoak aipatu bazituen ere, ozen irakurriz gero algarak egiteko ere balio duen liburua dela aitortu zuen. Xabier Iabenek, bestalde, Yasmina Rezaren «Desolamendua» aurkeztu zuen. Aitak semeari zuzentzen dion solasa da eleberria. Bi liburuak dira, ondorioz, barne-bakarrizketak, edukiz arras desberdinak badira ere.

DONOSTIA

Biak dira barne-bakarrizketak, bai Gianni Celatiren “Guizzardiren abenturak” eta bai Yasmina Rezaren “Desolamendua”, baina arras dira desberdinak egituran, lehena eskizofreniko baten barne-jarduna baita, eta bigarrena «bakarrik eta erreta sentitzen den aita baten purrustada etengabea», Xabier Olarrak esan zuenez. Inor izutu ez dadin, biek dute umoretik asko, eta horrek egiten ditu bi liburuak irakurtzeko atsegin.

Fernando Reyk, itzulpengintzaren barrutian aski ezaguna den nafarrak gogoratu zuenez, Celati Londresen bizi den idazle italiarra da, Italo Calvinoren ikaslea. «Ahozkotasunari ematen dio lehentasuna, eta salmentek ez dute inoiz kezkatu. Bi horiek dira bere ezaugarri nagusiak», esan ondoren, itzuli berri duen liburuari heldu zion. Etxerik gabeko umezurtz eskizofreniko baten historia kontatzen du. «Krisis psikotikoan erabat sartuta dagoen eskizofreniko baten buru-produkzioa islatu du liburuan Celatik, eta hizketa eta mintzamoldea ere ero batena erabili du. Liburua, ondorioz, eldarnio bat da», esan zuen, eta itzulpena egiteko orduan izan dituen arazoez mintzatu zen. Besterik badirudi ere, liburua ozenki irakurtzea lortzen duenak algara ederrak egingo omen ditu. Ez zuen Fernando Reyk Celatiren aholkua jarraitu, eroetxe batean egonaldia egiteko esan baitzion, baina psikotikoen sintomatologiaz liburu batzuk irakurri zituela aitortu zuen itzulpenari ekin aurretik.

Xabier Iaben Yasmina Rezaren itzultzaileak esan zuenez, “Desolamendua” 1989an argitaratu zen Estatu frantsesean, eta 90.000 ale saldu zituen urtebetean. «Aita batek semeari zuzentzen dion solasa edo bakarrizketa da», esan zuen. Yasmina Rezak judutasuna eta musika edoski ditu etxetik.



«Eroetxean egoteko aholkatu zidan»
Liburuaren tonua hartu ahal izateko eroetxe batean ikertzen egon zen Celati bera. Ero lotsati, obsesiodun eta katatoniko baina dotore hitz egin nahi duen baten tonua lortu zuen eta Fernando Reyri ere euskal eroetxe batean egonaldi bat egiteko gomendatu zion. -


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Con Jokin Gorostidi se va la imagen viva de 40 años de izquierda abertzale
Euskal Herria
Barrena: «El PSOE y el Gobierno de Zapatero van por muy mal camino»
Jendartea
Los cambios del PNV a la Ley de Suelo quedan aparcados hasta otra discusión
Euskal Herria
Askatasuna denuncia la tortura y resalta que el proceso exige condiciones democráticas
Kultura
«Metrópolis», la faceta más movida de Alberto Schommer
Ekonomia
VW prepara el traslado de parte de la producción del Polo de Iruñea
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea