GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kultura 2006-04-26
Pin Pan Pun-en azken diskoan hard-core eta metalaren sustraietara itzuli da Auo
Auo (Etsaiak) sustraietara itzuli da gidatzen duen Pin Pan Pun taldearen laugarren diskoan. «Sistema arrakalatu» atzo aurkeztu zuen, eta, bertan, berriro ere hard-core, metal eta punk dira nagusi, azkenaldiko erritmo latinoak alde batera utzita. Kantuen hitzak ere doinuak bezain indartsu eta zuzenak dira. «Amorruz eta egiaz beteriko diskoa da; izan ere, azken urteotan bila ibili ondoren, berriro aurkitu dut benetan barruan dudana ateratzeko modua», esan du Auok.

BILBO

2003an, Etsaiak-en geldialdia aprobetxatuta, Pin Pan Pun sortu zuen Auok. Erritmo latinoak eta tresna ugari nahastuz, festa giroko musika tutti-frutia egiten zuen banda zabal hark. Horren lekuko dira “Lehenengo bolumena”, “Bigarren bolumena” eta Mexiko eta Kuban barrena bira egin ondoren grabatu zuten diskoa. Alabaina, Pin Pan Pun-ek orain plazaratu duen “Sistema arrakalatu”k ez du aurreko lan horiekin zerikusirik, Auo kantari lekeitiarra argi eta garbi hard-core eta metalera itzuli baita.

«Esperimentatzea beti dago ondo, eta azken urteotan hori izan da nik egin dudana. Bien bitartean, benetan barruan dudana ateratzeko jendea topatzen ibili naiz. Ez da erraza izan, baina oraingoan lortu dudala uste dut», adierazi dio Auok GARAri.

Horretarako, Pin Pan Pun zeharo eraberritu du. Auo bera da jatorrizko kide bakarra. Beste kideak, berriz, Txus ondarroarra (gitarra), Barrene donostiarra (bateria), Jon errenteriarra (gitarra) eta Fadi tuterarra (baxua) dira. «Gazteak dira, Pin Pan Pun odolberritu dute, eta Adimen, Eraso, Garraxi eta antzeko talde kañeroetan ibili dira guztiak», esan du Auok.

Horren ondorio da “Sistema arrakalatu”. Guztira, hamaika kanta biltzen ditu, azkarrak, indartsuak denak. Eta, hitzei dagokienez, zuzenak. Horren lekuko da diskoari izenburua ematen dion kanta bera, edo beste batzuk, hala nola, “Aske bizi”, “Erasorik ez”, “Egoismoa errudun” edo “Suntsiketa”. Hitzak direla-eta, zera adierazi du Auok: «Gauzak argi eta garbi esaten ditugu. Sistema honetan hainbeste gauza aldatzeko egonda, ez dugu isilik egon behar eta salatu egin behar dugu. Alde horretatik, amorruz eta egiaz betetako diskoa da».

Laguntzaile asko

Hamaika kantetatik bi gaztelaniaz dira, Mexikon eta Kuban barrena eginiko biraren ondorio. «Kuban harrituta geratu ginen. Ez sinesteko moduko mugimendu metaleroa ezagutu genuen. Horren omenez, ‘Habana Friky’ sartu dugu. Hango kantari batek jarri du ahotsa».

“Sistema arrakalatu” otsailean grabatu zuten, Amorotoko Musikortan. Langintza hartan, laguntzaile asko izan zituzten Pin Pan Pun-ekoek. Hor aritu ziren Josune Gasteizko Ataxia taldekoa, Mikel Etsaiak, Toki Etsaiak, Iñigito Txapelpunk, Keu edota Dioni Zeus. Nahasketak, berriz, martxoan egin zituzten Cesar Ibarretxek eta Jean Phocasek Donostiako Elkar estudioetan.

Orain diskoa kontzertuz kontzertu aurkezteko unea iritsi da. Dagoeneko hitzordu mordo bat du Pin Pan Pun-ek. Maiatzean bertan, Zaldibian joko dute 5ean; Hendaian, 19an; Hazparnen, 20an; Bakaikun, 26an, eta Laudion 27an.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Con Jokin Gorostidi se va la imagen viva de 40 años de izquierda abertzale
Euskal Herria
Barrena: «El PSOE y el Gobierno de Zapatero van por muy mal camino»
Jendartea
Los cambios del PNV a la Ley de Suelo quedan aparcados hasta otra discusión
Euskal Herria
Askatasuna denuncia la tortura y resalta que el proceso exige condiciones democráticas
Kultura
«Metrópolis», la faceta más movida de Alberto Schommer
Ekonomia
VW prepara el traslado de parte de la producción del Polo de Iruñea
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea