ANGELU
Azaroaren 4a eta 5aren arteko gauean Angelu eta Biarritzen izan ziren uholdeak hondamendi naturala izan zirela erabaki du afera ikertzeaz arduratuta zegoen ministerioarteko batzordeak.
Barne Ministerioak Angeluko Herriko Etxeari eman dion informazioaren arabera, orain Gobernuaren agindua itxaron beharko dute beren jabetzetan kalteak jaso dituzten pertsonek seguru etxeei eskaria egiteko. Agindua emana den unetik aurrera kaltetuek hamabost eguneko epea izango dute beren dossierra kontuan hartua izan dadin.
Angelun 300 pertsona kaltetu ziren; batzuek etxeetan galera handiak jasan zituzten eta beste batzuek autoetan, kaltetuek hondamendi naturalaren definizioari esker kalte-ordain hobeak jaso ahal izango dituzte.