GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-04-26
Ezker Abertzaleak ausardia falta ikusi du presoen auzian
Euskal presoen eskubide zibil eta politikoen alde Gasteizko Legebiltzarreko Giza Eskubideen Batzordean Ezker Abertzaleak aurkeztu zuen proposamena atzera bota zuten atzo EAJ, EB, PSE eta PPk. EA, berriz, abstenitu egin zen. «Beste behin ere, ausardia falta egon da», esan zuen Itziar Basterrikak.

GASTEIZ

Gasteizko Legebiltzarraren Giza Eskubideen eta Herritarren Eskaeren Batzordeak bertan behera utzi zuen atzo Ezker Abertzaleak euskal presoei estatus politikoa aitortzearen alde aurkeztu zuen legez besteko proposamena. Hirukoak eta PSEk osoko emendakina tartekatu zuten. Azkenean, ez zen batere onartu. Ezker Abertzalearenak, Aralarrekin transakzionatu ondoren, soilik aldeko bi bozka izan zituen, talde parlamentarioaren ordezkariarenak, hain zuzen. EAJ, PSE eta PPk kontra egin zuten, eta, EA, aldiz, abstenitu egin zen. Hirukoaren eta PSEren osoko emendakinak ere ez ziren onartu.

Sorturiko eztabaidan, Ezker Abertzaleak preso politikoen eskubideen defentsan beste pauso bat eman behar dela plazaratu zuen. Euskal Herriratzearekin batera, eskubide zibil eta politikoen errespetua exijitu zuen. Hirukoak, bien bitartean, «giza eskubide ororen eta norbanakoen askatasunaren defentsan» bere konpromisoa berretsi zuen. «Oinarrizko eskubideen urraketaren bat pairatzen duten pertsona guztiei gertutatasuna eta elkartasuna» azaldu ondoren, presoak gerturatzeko eskatu zuen eta Madrili, espetxe politikako eskumena Lakuako Gobernuari emateko.

Ezker Abertzalea taldeko legebiltzarkide Itziar Basterri-karen aburuz, hori «iraganeko eztabaida» da, eta, dagoeneko, gaindituta dago. «Orain, beste pauso bat eman behar dugu; presoak Euskal Herrian batu behar ditugu, prozesuan parte hartze zuzena izan behar baitute, beste edozein eragilek bezala». Hala aditzera eman zion atzo GARAri.

«Beste behin ere, ausardia falta egon da. Guk estatus politikoa eskatu dugu, harago joan nahi genuen-eta. Herri honek onartu du presoek zeresanik dutela eta, beraz, esku hartzeko eskubidea dutela. Ausartak izatea dagokigu», gaineratu zuen.

Legez besteko proposame- nean, Estatu espainolari eta frantsesari «eskubideak urratzen dituen eta krudela den» sakabanaketa politika «segituan» amaitzeko eta «gatazka politikoaren konponbideari begirako espetxe politika indarrean jartzeko» exijitu zien.

Testuan ere, estrategia horrek preso politikoak «suntsitzea eta beren senide eta lagunak hiltzeraino kolpatzea» helburu duela salatu zuen.

Dispertsioaren aurka eginiko adierazpen guztiak eta, bereziki, 2003ko ekainaren 6an onartutakoa «berresteko» eskatu zion Ezker Abertzaleak Legebiltzarrari. «Presoak bakartze eta isolamendu erregimenean luzaro edukitzea tratu txar, anker eta lotsaraztekotzat jotzen dute Nazioarteko Amnistiak eta giza eskubideen aldeko beste erakunde batzuk, eta giza eskubideen gaineko nazioarteko legedia eta Oinarrizko Askatasunak Babesteko Erromako III. artikulua urratzen dute», adierazten zuen proposamen hark.

Azkenik, Igor Angulo eta Roberto Sainzen senideei elkartasuna eta doluminakhelarazten zizkien mozioak.

«Sakabanaketa indarrean jartzean, helburu politiko gar- bia lortu nahi zuten EAJ nahiz PSOEk; euskal preso politikoak fisikoki eta psikikoki suntsituz, ezker abertzalea desagertzea, edo, gutxienik, ahalik eta gehien ahultzea. Horretarako, inguru sozial, politiko, kultural eta afektibotik aldendu dituzte, eta bizi osorako zigorrak ezarri dituzte», salatzen zuen testuak.

EBko kide Oskar Matutek Hirukoaren osoko emendakina hori baino «osatuagoa» zela defendatu zuen eta eskumenen eskaera «berrikuntza logikoa eta justiziazkoa» dela nabarmendu. PSEko bozeramaile Mertxe Agundezek indibidualizazio politikaren alde egin eta eskumenen haritik jo zuen. PPren ustez, azkenik, preso politikoak direla esatea «inteligentziari irain» egitea da.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Con Jokin Gorostidi se va la imagen viva de 40 ańos de izquierda abertzale
Euskal Herria
Barrena: «El PSOE y el Gobierno de Zapatero van por muy mal camino»
Jendartea
Los cambios del PNV a la Ley de Suelo quedan aparcados hasta otra discusión
Euskal Herria
Askatasuna denuncia la tortura y resalta que el proceso exige condiciones democrįticas
Kultura
«Metrópolis», la faceta mįs movida de Alberto Schommer
Ekonomia
VW prepara el traslado de parte de la producción del Polo de Iruńea
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea