GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-04-26
Ertzainek bi gazteri pistola buruan jarri izana salatu dute
Ostiral arratsaldean ertzainek bi gazte identifikatu eta atxiki zituzten Irunen, eta, horretarako, pistolak burura begira jarri zizkietela salatu du Segik. Ertzaintzak, ordea, ez du azken datu hori baieztatu, ez eta ezeztatu ere. Emandako azalpena da Segiren pankarta bat jarri zutela gazteek, eta diligentziak abiatzeko identifikatu zituztela.

IRUN

Irungo Segik salatu du iragan ostiral arratsaldean herri horretako San Juan plazan «sekretek bi gazteri bortizki eraso egin» zietela, atxiki eta identifikatzeko, eta hori «pistola buruan jarrita» egin zutela ere zehaztu du, gazte antolakundeak sinatutako pankarta bat jarri zutelakoan.

Ohar baten bitartez aipatu zuen bi gazteak San Juan plaza ingurutik oinez zihoazela gertatu zela dena. Bi minutu lehenago plazan bertan Lakaxita gaztetxeak larunbaterako antolatutako «Jaion» festa deialdia egiteko pankarta bat jarri zen, Segik sinatuta.

«Lehenik ‘sekreta’ bat, pistola eskuan zuela, gazteetako baten gainera bota zen, baina segituan beste ‘sekreta’ bat atzetik zuela ikusi zuen ‘alto Policía, alto o disparo’ esanez eta pistolarekin burura apuntatuz», zehaztu zuen. Horiek horrela, bigarren gaztea bere kabuz gelditu eta poliziakide bat gainera bota zitzaiola ere azaldu zuen.

Bi gazteak miatu ostean, ingurua uniformedun ertzainez bete zela esan zuen gazte erakundeak. Hala, gazteak identifikatu eta 40 minutuz izan zituzten atxikita, eta gero aske utzi zituzten.

Jazoera berretsi nahian, GARAk Ertzaintzaren prentsa bulegora jo zuen astelehenean. Bertan ez zuten pistolen gaineko ezer aipatu; emandako azalpen bakarra izan zen Segiren pankarta jartzen ari ziren bi gazte identifikatu zituztela San Juan plazan bertan, horren gaineko diligentziak abiatzeko xedearekin, eta pankarta kendu egin zela gero.

Irungo Segik hauxe nabarmendu zuen, aldiz: «Azken urteotan ez dugu horrelako jarrerarik ikusi, ez eta ilegaliza- zioaren garai ilunetan ere».

Hain zuzen, zera deitoratu zuten Irungo Segiko kideek: «Argi dagoena da hau ez dela kasualitatez gertatu, honen atzean agindu mota batzuk daudela. Egun bizi dugun memento politiko honetan Ertzaintzaren jarrera oldartzea ez da kasualitatez gertatzen; horregatik diogu: hau al da PNVren ekarpena bake prozesurako? Zeren beldur da PNV? Zertara ari da jolasten bere txakurrekin? Dudarik gabe, horrela gaizki doaz, oso gaizki. Nor ari da trabak jartzen?».

Dena den, Segik Euskal Herriak bizi duen gatazkaren konponbidearen alde borrokan jarraitzeko konpromisoa berretsi zuen.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Con Jokin Gorostidi se va la imagen viva de 40 años de izquierda abertzale
Euskal Herria
Barrena: «El PSOE y el Gobierno de Zapatero van por muy mal camino»
Jendartea
Los cambios del PNV a la Ley de Suelo quedan aparcados hasta otra discusión
Euskal Herria
Askatasuna denuncia la tortura y resalta que el proceso exige condiciones democráticas
Kultura
«Metrópolis», la faceta más movida de Alberto Schommer
Ekonomia
VW prepara el traslado de parte de la producción del Polo de Iruñea
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea