GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Iritzia > Kolaborazioak 2006-05-01
Pernando Barrena eta Eusebio Lasa - Batasunaren mahaikideak
Euskal Herria ezkerretik eraikiz, Euskal Herri sozialista!

Aurtengo maiatzaren lehena kontestu berezian kokatzen da zalantzarik gabe. Izan ere, langile eta herri sektoreen urtetako lanak eta borrokak zor zaizkion eskubideak eskuratuz, etorkizun askea, burujabea eta duina irabazteko aukera berri baten atarian jarri baitute Euskal Herria.

Bien bitartean, baina, kanpoko zein bertako klase menperatzaileak Euskal Herrian jorratzen ari diren proiektu kapitalista neoliberala etorkizun horixe hipotekatzen ari da.

Izan ere, klase menperatzaile horien ordezkari politiko-instituzionalak (PNV, UPN, PSOE, PP eta UMP nagusiki) aplikatzen ari diren politika neoliberalak Euskal Herria gero eta menpekoago izan dadin eragiten ari dira. Hori da, besteak beste, Gamesan, edo Volkswagenen piztutako gatazka- ren ildotik egunotan azalarazitako errealitatea. Jarduera ekonomiko estrategikoak ekimen pribatuaren eta multinazionalen esku uzten ari dira; deslokalizazioari eta desindustrializazioari bide ematen ari zaizkie; lehen sektorea hiltzera kondenatzen ari dira; ekonomiaren tertziarizazioa bultzatzen ari dira; landa eremuen eta hirien arteko desoreka ikaragarria bultzatzen ari dira; garraio, energia eta kontsumo azpiegitura erraldoien eraikuntzan oinarrituriko politika desarrollista jorratzen ari dira...

Bestetik, langile eta herri sektoreen bizi-baldintzen prekarizazio orokorra bultzatzen ari dira.

Politika neoliberalek esplotazioa areagotzea eta negozio esparruak ugaltzea dute helburu. Horretarako, batetik, langile eta herri sektoreek hamarkadetako borrokari esker erdietsitako eskubide sozialak deusezten dihardute. Eta bestetik, orain artean merkantilizazioaren logikatik at izan diren esparruak pribatizatzen dihardute.

Logika horri erantzuten diote Euskal Herria ukatu eta zatitzen duten administrazioetatik bultzatzen ari diren neurriak, hala nola: langileen lan-indarraren esplotazioari nolabaiteko mugak jar liezazkiokeen traba oro desagertaraztea helburu duten erreforma laboralak; zerga politika atzerakoiak; gastu sozialaren murrizketak; etxebizitza luxuzko kontsumo-gai bilakatzen duten etxebizitza politikak; oinarrizko zerbitzuen pribatizazioak; sektore publikoaren ahultzea...

Bada, prekarizazio eta pobretze faktore horiek guztiak, gero eta jendarte-sektore zabalagoen bizi-baldintzak kaxkartzen eta haietatik asko pobrezia-molde berrien arriskupean jartzen ari dira: gazteak, emakumeak, ikasleak, bekadunak, lizentziatuak, etorkinen sektore zabalak, nekazariak, abeltzainak, arrantzaleak, komertzio txikietako jabeak, sektore publikoko langile jakinak, etxebizitza eskuratzeko ezintasuna bizi dutenakŠ Eta hala, prekarietatea, lan-harremanen esparru soila gaindituta, egitura sozialari atxikiriko fenomeno estruktural bilakatzen ari dira.

Areago, prekarietatea langile eta herri sektoreen zapalkuntza-molde berri bilakatzen ari dira. Izan ere, prekarietateak instituzionalizaturiko segurtasun falta eta babesgabetasun egoera orokor eta iraunkorrak langile eta herri sektoreak sumisiora eta esplotazioa onartzera bultzatzen baititu.

Guztiarekin, proiektu kapitalista neoliberala eta jendarte-molde prekarioaren hedapena langile eta herri sektoreok norbanako zein herri gisa bizi-proiektu eta herri-proiektu askeak, burujabeak eta duinak jorratu ahal izan ditzagun ezinbesteko oinarri material eta sinbolikoak suntsitzen ari dira.

Horiek hala, ezeren eta inoren zain egon gabe, langile eta herri sektoreok gaurdanik ekin behar diogu antolatu, borrokatu eta bizi dugun egoeraren aurrean etorkizunerako alternatiba erreal bakarra den sozialismoa Euskal Herria ezkerretik eraikitzeari.

Gaurdanik ekin behar diogu kapitalismo neoliberala erro-errotik irauli eta hari zein haren logikari kontrajarriko zaizkien ekoizpen-modu, jendarte-molde eta bizi-eredu berriak sortzeari.

Bada, zeregin horrek, norbanako zein Herri gisa bizi-proiektu eta herri-proiektu askeak, burujabeak eta duinak jorratu ahal izan ditzagun bermatuko duten oinarri material eta sinbolikoen aldeko borroka izan behar du abiapuntu: menpekotasunaren kontrako eta Herri gisako burujabetzaren aldeko borroka; prekarietatearen kontrako eta lan eta bizi-baldintza duinen aldeko borroka; bizimodu kontsumista eta harrapariaren baloreen kontra eta bizi-eredu eta harreman-molde askatzaileen aldeko borroka; eredu txikitzailearen kontrako eta Ama Lurraren defentsaren aldeko borroka.

Hala bada, dei egiten diegu Euskal Herriko langile eta herri sektoreei, gaur, Euskal Herria ezkerretik eraikiz sozialismoa aldarrikatzera kalera atera daitezen. Baita egunero-egunero, zor zaizkigun herri esku- bideen zein eskubide sozialen alde borroka egitera ere. -


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Garoña es ahora la única central de primera generación
Euskal Herria
«Si los partidos pueden contribuir a la paz, incluso participando en discusiones, deben hacerlo»
Ekonomia
El Primero de Mayo centrará la atención de los sindicatos en el día de hoy
Kirolak
Los penaltis decidieron en contra de Osasuna
Kirolak
El Alavés cae en Valencia y se aferra a las matemáticas
Kirolak
La Real no puede con la velocidad del Sevilla y acaba con nueve
Kirolak
El CSKA de Moscú consuma al fin su venganza y se lleva la Euroliga
Kirolak
El Baskonia saca el orgullo y acaba tercero
Kirolak
El potencial manchego volvió a humillar a un derrotado Portland
Euskal Herria
Otegi: «Este pueblo va a decidir su futuro libre y democráticamente»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea