GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Iritzia > Txokotik 2006-05-01
Mikel Aramendi
Apokaliptikoak

Txernobilgo anabasaren hogeigarren urteurrena hamaika hitz eta irudirekin, berri on samar bakarrarekin (Putinek amore pittin bat eman duela Baikal lakuaren ertzetik pasarazi nahi duten oliobidearen auzian) eta ahanztura kezkagarri batekin igaro da. Iranen ahalegin nuklearren ingurukoa da ahanztura, baina ez kasik topikoa den saihets horretatik, alegia, nuklear ugalketak (zibilak eta are gehiago militarrak) gizateriarentzat ekartzen duen arrisku guztiz sinesgarriaren aldetik. Gutxiegi bederen, hitz egiten da horretaz.

Oraingoz ez da hizpide, ordea, hazten eta sakontzen ari den krisi horri atxikita, gero eta argiago islatzen ari den fazeta berria: Bush administrazioa Iranen aurka arma atomikoak «prebentiboki» (hau da, nazioarteko zuzenbideari inolako menik egin gabe eta eraso gerra batean) erabili ahal izateko prestatzen arituko litzatekeela. Seymour Hersh kazetari ospetsua izan da, apiril honetan bertan The New Yorker astekarian argitaratu dituen pare bat artikulutan, eszenategiaren oihala altxatzen hasi dena; eta haren izenak merezi duen begiruneagatik besterik ez balitzateke ere, aintzakotzat hartu beharko genuke.

Baina okerrena da oso bestelako aztarna batzuek ere antzeko mezua helarazten digutela: handik eta hemendik, kontserbadore zahar eta berrien bozgorailuetatik, eraso konbentzional baten zailtasuna eta Iranen nuklearizazioaren aurrean «besoak tolestatuta» geratu ezina uztartuz, eraso nuklearrari («mugatua, noski!») atea zabalduko liokeen argudioa entzuten hasi gara, kanpaina orkestratuaren itxura osoa duen sinkronizazioz. Jendaila honek iraganean egindako bilaukeriak nola prestatu dituen gogoratzeak aski izan behar luke alarma argia pizteko.

Mesanotxean Biblia beti Apokalipsiaren orrialdeetatik zabalik, eta erreparo gizakoiak azkeneko mozkorraldiaren txahalarekin komuneko zulotik joanak dituzten tipo hauek «ez direla horrenbesteraino ausartuko» deliberatzen badugu, besterik gabe, hutsegite handia egin genezake. Apokaliptikoen garunak ez duelako gureak bezala arrazoitzen, eta guk uste dezakegun baino larriago aurkitzen direlako Irakeko kaka nahastearen ondoren.

Eta, gainera, 1945. urteaz geroztik, gerra galtzen egon den bi kasuetan, Korean eta Vietnamen, bonba atomikoa erabiltzeko tentazioa mahai gainean egon zelako Washingtonen. -


Mikel Aramendi - Artikulo gehiago [..+]
 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Garoña es ahora la única central de primera generación
Euskal Herria
«Si los partidos pueden contribuir a la paz, incluso participando en discusiones, deben hacerlo»
Ekonomia
El Primero de Mayo centrará la atención de los sindicatos en el día de hoy
Kirolak
Los penaltis decidieron en contra de Osasuna
Kirolak
El Alavés cae en Valencia y se aferra a las matemáticas
Kirolak
La Real no puede con la velocidad del Sevilla y acaba con nueve
Kirolak
El CSKA de Moscú consuma al fin su venganza y se lleva la Euroliga
Kirolak
El Baskonia saca el orgullo y acaba tercero
Kirolak
El potencial manchego volvió a humillar a un derrotado Portland
Euskal Herria
Otegi: «Este pueblo va a decidir su futuro libre y democráticamente»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea