GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kultura 2006-05-01
Atomoog taldeak amestutako lehen lana kalean da
·Gaztelupeko Hotsak zigilupean dator «Zerutik eskegita» CD elektronikoa

Ez dira berriak, zortzi urteko ibilbide musikala baitauka hirukote gasteiztar honek; baina, hala ere, haien doinuak oso berritzailetzat jo daitezke. Elektronika da Atomoog-en lehen lanaren zutoina. «Zerutik eskegita» diskoak hamabi kanta biltzen ditu, gehienak euskaraz, ingelesezko bat izan ezik. Zuzenekoetan proiekzioek garrantzi handia dute.

GASTEIZ

«Musika elektronikoa egin egiten da, baina entzun ordea, ez asko», azaldu zuen Iker Rodriguez taldekideak. Makinak oinarri dituela, zortzi urte dira Atomoog taldea musikan murgildu zela. «1998. urtean hasi ginen elektronika munduan, baina orduan bakarrik ingelesez abesten genuen. Ostean, 2001ean, lehen maketa atera genuen, eta urteetako bilaketa eta garapena eta gero, disko haukaleratu dugu», nabarmendu zuen hirukoteak.

Iker Ormazabal, Kattya Arenzana eta Iker Rodriguez gasteiztarrak oso pozik agertu ziren euren xedea lortu dutelako. «Ez genekien noiz edo nola izango zen, baina argi genuekan disko bat atera nahi genuela», aipatu zuten. Gaztelupeko Hotsak etxeak eman die aukera euren ametsa egia bihurtzeko, eta disketxeak berak hauxe esan du: «Estilo honetan kaleratzen dugun lehen diskoa dugu hau».

Atomoogek trip-hop, elektronika eta rockaren arteko nahasketa dakar. «Jendeak elektronika entzun eta diskotekekin lotzen du musika mota hori, dj-ekin erlazionatu...etab ­esan zuen Iker Rodriguez bateria, ahotsa eta makinekin ibiltzen denak­. Makinekin musika egitea ez da play botoiari sakatzea bezain erraza. Makinatik ateratzen den soinu hori egiteko eta konposatzeko lan handia dago-eta». Iker Rodriguez hasi zen duela zortzi urte makinekin musika konposatzen, eta bere esanetan, ignorantzia handia dago musika egiteko modu honen inguruan. Kattya Arenzanak, gaur egungo ahots nagusiak, garai hartan Rodriguezentzako koruak egiten zituen. Ostean sartu zen makinak, efektuak eta gitarra jotzera Iker Ormazabal.

“Zerutik eskegita” diskoak kalea ikusi orduko, hiru urte buru-belarri eman ditu lanean Atomoog taldeak. «Pazientziaz eta tentuz hartu dugu lan honen ekoizpena», esan zuten. Gaur egun euskara hutsean abesten badute ere, euren ibilbide musikal oparotik ingelesezko kanta bat errekuperatu nahi izan dute. Makinaz, bateriaz eta gitarraz aparte, biolinaz, perkusioaz eta baxuaz osatu dituzte abestiak. Disko berria aurkezteko kontzertuetan arituko dira aurrerantzean gasteiztarrak; hala nola, Gasteizko Gaztetxean izango dira igandean, Gorlizen maiatzaren 6an, Leitzan maiatzaren 12an, Soraluzeko gaztetxean 13an, Baionan 19an eta Hendaian ekainaren 16an.

Hitzak lan munduaz, etorkinez eta, oro har, «inoiz barruan izan ditugun sentimenduez eta sentsazioez» mintzatzen direla esan du abeslariak. Kattya Arenzanak hau esan zuen: «Gure kontzertuak lasaiak dira, eserita abesten dugu. Horregatik, proiekzioak dira ikusgai abesten dugun bitartean».

Irudiak garrantzi handia du Atomoog-en zuzenekoetan. Beñat Fontaneda da horren arduradun, taldekide bat gehiago, nahiz eta musikaria izan ez. Haren irudiek musika janzten dute. Fontanedak taldekideei bideoklipa egin die, baita CDaren diseinua eta kanta baten hitzak ere.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Garoña es ahora la única central de primera generación
Euskal Herria
«Si los partidos pueden contribuir a la paz, incluso participando en discusiones, deben hacerlo»
Ekonomia
El Primero de Mayo centrará la atención de los sindicatos en el día de hoy
Kirolak
Los penaltis decidieron en contra de Osasuna
Kirolak
El Alavés cae en Valencia y se aferra a las matemáticas
Kirolak
La Real no puede con la velocidad del Sevilla y acaba con nueve
Kirolak
El CSKA de Moscú consuma al fin su venganza y se lleva la Euroliga
Kirolak
El Baskonia saca el orgullo y acaba tercero
Kirolak
El potencial manchego volvió a humillar a un derrotado Portland
Euskal Herria
Otegi: «Este pueblo va a decidir su futuro libre y democráticamente»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea