GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-05-01
Animalia exotikoek jendearen jakin-mina piztu zuten
·Morgako azokan, llamak, kanguru zuriak edota mapatxeak ikusteko aukera egon zen

Hegaztien gripea dela-eta, atzo Morgan ospatu zen azokan ezin izan zen hegaztirik ikusi. Ondorioz, feria honetako animaliarik ohikoena, emua, ikusteko aukerarik ez zen egon. Hala eta guztiz ere, atzoko eguraldi bikainak lagunduta, ez ziren gutxi izan herri honetara hurbildu ziren pertsonak.

MORGA

Morgako azokara hurbildu zirenek llamak, kanguru zuriak, mapatxeak eta Patagoniako erbiak ikusteko aukera izan zuten, beste animalia batzuen artean. Feria honetako anima- liarik ohikoena emua da, baina aurten, hegaztien gripea dela-eta, ez da posible izan.

Baldintzak ezin hobeak izan ziren igande goiz bateko plana egiteko, eguna eguzkitsua izateaz gain, herritik bertatik ikus daitekeen paisaiak lasaitasun sentsazioa ematen baitu. Gainera, esan daiteke, Morgakoa ez dela ohiko azokak bezalakoa. Baserrietako produktuak saldu zituzten, baina horretaz gain, animalia exotikoen erakustaldia ikusteko aukera egon zen. Haurrak izan ziren erakusketarekin gehien gozatu zutenak, hantxe baitzeuden llamei eta erbiei belarra muturrera ematen. Batek baino gehiagok ezusteko galanta hartu zuen, animalien erreakzioak ez zirelako beti onak izan. Dena den, abere arruntagoak ere bazeuden, hala nola, behiak eta zekorrak.

Esan bezala, baserriko produktuak ziren falta, halako egun bat talorik gabe, euskal pastelik gabe edota txakolin eta sagardorik gabe ez bailitzateke gauza bera izango. Hala eta guztiz ere, animalia bitxien erakusketa ez zen izan Morgako azokaren originaltasun puntu bakarra. Izan ere, herriko frontoian antzinako argazkien erakusketa bat egon zen. Inguruetan bizi izandako pertsonak ziren erretratuetan agertzen zirenak, eta ondorioz, batek baino gehiagok nor edo nor ezagutzen zuen ikustera joan zen.

Era berean, frontoian, Morgako bizilagunek beraiek emandako antzinako etxeko tresnen erakusketa egon zen. Bertan zeuden objektuen artean, plantxak, katilu zaharrak, argizariak, olio bidoiak edota zapatari tresnak aipa daitezke.

Beraz, baserri giroa atzoko azokaren elementu nagusietakoa izan zen. Hala ere, ez zen bakarra izan, plazan artisautza postuak zeuden-eta. Bertara hurbildu zirenek larruzko poltsak, kristalezko hautsontziak edota zurezko belarritakoak erosteko aukera izan zuten.

Hortaz, nahiz eta hegaztirik ez egon, atzoko feria arrakastatsua izan zela esan daiteke.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Garoña es ahora la única central de primera generación
Euskal Herria
«Si los partidos pueden contribuir a la paz, incluso participando en discusiones, deben hacerlo»
Ekonomia
El Primero de Mayo centrará la atención de los sindicatos en el día de hoy
Kirolak
Los penaltis decidieron en contra de Osasuna
Kirolak
El Alavés cae en Valencia y se aferra a las matemáticas
Kirolak
La Real no puede con la velocidad del Sevilla y acaba con nueve
Kirolak
El CSKA de Moscú consuma al fin su venganza y se lleva la Euroliga
Kirolak
El Baskonia saca el orgullo y acaba tercero
Kirolak
El potencial manchego volvió a humillar a un derrotado Portland
Euskal Herria
Otegi: «Este pueblo va a decidir su futuro libre y democráticamente»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea