GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-05-01
Gaztetxe Martxa
Leioarainoko bidea ere egin dute jai giroan
Zaldibarretik atera eta Leioaraino heldu da Gaztetxe Martxa asteburu honetan. Bidean hainbat ekintza gauzatu dituzte; hala nola, kalejirak, hitzaldiak, herri bazkariak eta festak. Gainera, ibilbidearen zati handi bat oinez eta txirrinduz egin dute. Horrez gain, larunbatean jai bat egin zuten Iurretako gaztetxean.

BILBO

Gaztetxe Martxak Euskal Herriko herrietan bidaiatzen jarraitzen du. Asteburu honetan Zaldibarretik Leioaraino joan da, eta, bidean, partaideek ekintza asko egin dituzte. Okupazioaren aldeko aldarrikapenak, herri bazkariak eta kontzertuak izan dituzte, martxaren helburua gaztetxeen mugimendua aldarrikatzea bada ere, dibertimenduari tarte bat eskaini nahi izan diote-eta.

Larunbata eta igandea

Larunbateko ibilaldia Zaldibarretik abiatu zen 10.00etan, eta egun horretan zehar, partaideek oinez egin zuten martxa guztia. Elorrion zeudela, AHTren proiektua aurrera eramatekotan sortuko lukeen kalte ekologikoari buruz hitz egin zuten. Horregatik, Miota mendixkarantz abiatu ziren, eta bertako paisaia ederra ikusita, Abiadura Handiko Trenak ingurumenari egingo liokeen kaltearen kontra protesta egin zuten.

Goiza mendian pasa ostean, martxan parte hartu zuten lagunak Elorriora jaitsi ziren, eta 100 bat lagun batu ziren hantxe egindako herri bazkarian. Ondoren, Atxondotik eta Abadiñotik pasa ostean, Durangora heldu ziren. Bertakoek performance batekin agurtu zituzten. Kalejira egin ondoren, Durangoko alde zaharrean triki poteoa egiteko aukera izan zuten.

Azkenik martxa Iurretan amaitu zen, eta bukaerako ibilbidea autoz egin zuten. Gainera, afaldu eta gero, herriko gaztetxean antolatutako jai girora murgiltzera abiatu ziren gustura. Anari, Brigada Criminal, Lor eta Lehendakaris Muertos taldeekin, partaideek goizeko ordu txikiak heldu arte festa giroan murgildu ziren.

Atzoko martxa 10.00etan atera zen Iurretatik. Ondoren, Gernikako bidea hartu zuen. Hara iritsitakoan, partaideak Astra gaztetxea ezagutzera joan ziren. Goiza herri historikoan pasa ondoren, martxa Larrabetzura abiatu zen. Han 50 bat lagun batu ziren eta gaztetxeen mugimenduaren inguruko bideo bat ikusi zuten. Atsedenaldi bat hartu nahian, martxa Sopelanan gelditu zen bapo jateko.

Bizikletaz eta oinez

Bazkal osteko logalea sartu baino lehen, ibilaldiko kideak txirrinduz joan ziren Berangora eta han zeudela, herrian barrena kalejira egin zuten. Bizikletak alde batera utzi eta Algortaraino oinez hurbildu ziren. Herri horretan 120 bat lagun batu ziren eta Erromorako bideari ekin zioten.

Egunean zehar jai giroa nabarmena izan zen eta gauean, Erromoko gaztetxean, hango zenbait talderen kontzertura joateko aukera egon zen. Azkenik, Gaztetxe Martxa Leioara abiatu zen, han afaldu ostean, lotara joateko asmoz.

Lotara joan aurretik baina, protestarako tartea izan zuten Gaztetxe Martxako partaideek. Salatu zutenez, Leioako kultur etxeak diru truke egiten ditu ekitaldiak. «Batzartzeagatik 20 euro kobratzen diete kultura taldeei», kritikatu zuten.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Garoña es ahora la única central de primera generación
Euskal Herria
«Si los partidos pueden contribuir a la paz, incluso participando en discusiones, deben hacerlo»
Ekonomia
El Primero de Mayo centrará la atención de los sindicatos en el día de hoy
Kirolak
Los penaltis decidieron en contra de Osasuna
Kirolak
El Alavés cae en Valencia y se aferra a las matemáticas
Kirolak
La Real no puede con la velocidad del Sevilla y acaba con nueve
Kirolak
El CSKA de Moscú consuma al fin su venganza y se lleva la Euroliga
Kirolak
El Baskonia saca el orgullo y acaba tercero
Kirolak
El potencial manchego volvió a humillar a un derrotado Portland
Euskal Herria
Otegi: «Este pueblo va a decidir su futuro libre y democráticamente»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea