GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-05-01
Autodeterminazioan oinarritutako Europa nahi dute Euskal Herriko eragile askok
Herrien eskubideetan eta askatasunean oinarritutako Europa lortzeko autodeterminazio eskubidea ezinbesteko oinarritzat hartu behar dela uste dute Euskal Herriko hainbat eragilek, eta horren aldeko manifestua kaleratu dute. Europako Foro Sozialean parte hartuko dute, eta, gainera, gai horrekin Euskal Herrian eztabaida piztu nahi dute.

DONOSTIA

Europako Itun konstituzionalaren gainean Europan eztabaida berriro piztu da. Batetik, estatuek Ituna berriz indartu nahi dute, eta, bestetik, «ezetza» eman zuten eragileek bestelako Europa eraikitzeko oinarriak finkatzeko elkarlanean ari dira. Horrela, Euskal Herrian Itunaren aurka egin zuten hainbat eragilek manifestua kaleratu zuten atzo helburu zehatz batekin: eraiki nahi den bestelako Europan herriak eta, batez ere, haiek duten autodeterminaziorako eskubidea ezinbesteko oinarritzat onartzea.

«Eraiki nahi dugun bestelako Europa hori pertsona eta herrien eskubide eta askatasunean oinarrituta egotea nahi badugu, EuskalHerriak ahotsa izan behar du», nabarmendu zuten orain arte manifestua sinatu duten eragileek.

Autodeterminazioaren eta subiranotasunaren eskaera egiteak beste gai sozialetan ere berdintasunean eta errespetuan lan egiteko aukera izatea ahalbidetuko duela adierazi zuten. «Horrexegatik, etorkinak, emakumeak, gazteak, kultura eta hizkuntzak, identitatea, sozioekonomia, hezkuntza eta beste hainbat arloetan ere gure ekarpen xumea egiten dugu», azaldu zuten eragile sinatzaileen ordezkariek.

Bestalde, aste honetan Grezian egingo den Europako Foro Sozialean parte hartuko dutela jakinarazi zuten, bertan autodeterminazioan oinarritutako Europa baten beharra mahai gainera ateratzeko. «Gure ahotsa Europako Foro sozialera eraman nahi dugu», azaldu zuten.

Gainera, handik jasoko dituzten esperientzia eta iritziekin gai horri buruz Euskal Herrian eztabaida piztu nahi dute. «Indarrak bildu, eta inposatu nahi diguten kapitala eta estatuen Europaren aurrean herrien eta jendartearen Europa eraiki nahi dugu», adierazi zuten.



Manifestuarekin bat egiteko deialdia egin dute sinatzaileek
GARA

DONOSTIA

«Beste Europa bat sortzen» izeneko manifestua sinatzeko dei zabala egin zieten sinatzaileek Euskal Herriko eragileei, dokumentuarekin bat egin zezaten. «Bere garaian adostu genuena, bigaren urrats bat emanez, eztabaidaren jarraipena bultzatu nahi dugu eta, eztabaida hau benetakoa izateko, beharrezkoa da denon artean lantzea eta Euskal Herriko eragileek bertan parte hartzea», azaldu zuten sinatzaileek.

Gogorarazi zutenez, iaz Europako Itun konstituzionalari, hainbat arrazoirengatik, ezetz esaten ziotenek manifestu bat adostu zuten Euskal Herrian. «Eragile asko elkartuz, eta denon artean ituna hainbat eremutako perspektibatik aztertuz, ezetzaren diskurtsoa garatu genuen. Orain beste pausu bat eman nahi dugu bide horretan», gaineratu zuten.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Garoña es ahora la única central de primera generación
Euskal Herria
«Si los partidos pueden contribuir a la paz, incluso participando en discusiones, deben hacerlo»
Ekonomia
El Primero de Mayo centrará la atención de los sindicatos en el día de hoy
Kirolak
Los penaltis decidieron en contra de Osasuna
Kirolak
El Alavés cae en Valencia y se aferra a las matemáticas
Kirolak
La Real no puede con la velocidad del Sevilla y acaba con nueve
Kirolak
El CSKA de Moscú consuma al fin su venganza y se lleva la Euroliga
Kirolak
El Baskonia saca el orgullo y acaba tercero
Kirolak
El potencial manchego volvió a humillar a un derrotado Portland
Euskal Herria
Otegi: «Este pueblo va a decidir su futuro libre y democráticamente»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea