GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > HERRI KIROLAK 2006-05-01
- 23 urtez azpikoak
Rekondok garaiz jakin izan du erreakzionatzen

ZUMAIA

23 urtez azpikoen lehiaketa ere atzo jarri zen abian Zumaian. Bertan, Rekondo eta Xabier Mindegia aritu ziren nor baino nor, eta azkeneko enborrean eraman zuen garaipena Leitzako aizkolari gazteak.

45 ontzakoa erlojuz kontra moztuz abiatu ziren, eta Mindegia izan zen nagusi. 56 segundotan bota zuen enborra, eta Rekondok segundu bat gehiago behar izan zuen. Jarraian 45 ontzakoa nork kolpe gutxiagotan moztu aritu ziren, eta horretan leitzarra nagusitu zen. 40 kolpetan ebaki zuen, eta bat gehiago behar izan zuen Beintza Labaiengoak. Gero 60 ontzakoa moztu zuten, eta Mindegiak 2.36n bota zuen, eta lau gehiago behar izan zituen Rekondok. Azkenik, lau enbor nork azkarrago moztu aritu ziren, eta saio guztian Mindegia aurretik izan bazen ere, azkenean Rekondo gailendu zen. 8.31 izan zen haren denbora, eta 8.44 Mindegiarena. Lan guztietako denborak batuta, 12.48 izan zen Rekondoren denbora, eta 12.57 Mindegiarena.

Atzo hasi zen, era berean, Bigaren Mailako Urrezko Harri-jasotze Txapelketa, eta lehen egunean Telleria II. eta Eizmendi nagusitu ziren. Hasteko, 100 kiloko zilindroa izan zuten. Telleriak 24 jasoaldi eman zizkion (2.400 kilo), eta Astorkiak 21 (2.100 kilo). Gero, 100 kiloko kubikoarekin aritu ziren lanean, eta horri Eizmendik 18 jasoaldi eman zizkion (1.800 kilo) eta 15 Lertxundik (1.500 kilo). Azkenik, txanda librean, 100 kiloko bolarekin aritu ziren, eta hor Telleria-Eizmendik 26 aldiz jaso zuten harria, baita Astorkia-Lertxundik ere (2.600 kilo). Azkenean, Telleria II.ak eta Eizmendik 68 jasoaldi eman zituzten (6.800 kilo), eta 62 Astorkia-Lertxundik (6.200 kilo). Txanda bakoitza bi minutukoa izan zen.

Atzo Zumaian abiatutako bi lehiaketek gaur izango dute jarraipena, Araban, Estibalitzko santutegian izango baitira aizkolariak eta harri-jasotaile gazteak (12.00). Aizkoran 23 urtez azpiko bigarren norgehiagoka jokatuko da, eta han izango dira Mugertza II.a eta Amillano, aurrez aurre aritzeko.

Bestetik, Bigarren Mailako harri-jasotzaileen lehiaketan, gaurkoan Urrutia eta Mintxeata II Urpe eta Agirreren aurka neurtuko dira. Atzo Zumaian izan zuten lana izango dute bi saioetan.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Garoña es ahora la única central de primera generación
Euskal Herria
«Si los partidos pueden contribuir a la paz, incluso participando en discusiones, deben hacerlo»
Ekonomia
El Primero de Mayo centrará la atención de los sindicatos en el día de hoy
Kirolak
Los penaltis decidieron en contra de Osasuna
Kirolak
El Alavés cae en Valencia y se aferra a las matemáticas
Kirolak
La Real no puede con la velocidad del Sevilla y acaba con nueve
Kirolak
El CSKA de Moscú consuma al fin su venganza y se lleva la Euroliga
Kirolak
El Baskonia saca el orgullo y acaba tercero
Kirolak
El potencial manchego volvió a humillar a un derrotado Portland
Euskal Herria
Otegi: «Este pueblo va a decidir su futuro libre y democráticamente»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea