GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > HERRI KIROLAK 2006-05-01
- Urrezko Aizkora
Mindegiak azkeneko lanean erabaki du saioa
·Larretxea sei hilabete eta gero itzuli zen plazetara, baina oraindik ez dago ongi

ZUMAIA

Miel Mindegiak B multzoko final-laurdenetako ligaxkako lehen saioa irabazi egin zuen, eta finalerdiak jokatzeko urrats garrantzitsua eman zuen. Larretxeak, aldiz, Arrospide menderatu beharko du itxaropenei eutsi ahal izateko; bestela, lehiaketatik at geratuko da.

Jendez gainezka izan ziren Odieta pilotalekuko harmailak. Gainera, zaleak Donato Larretxea ikusteko irrikaz zeuden, sei hilabete eta gero berriro plazaratzen baitzen. Gerriko arazoak denbora askoan eduki dute lehiaketatik at, baina oraindik sasoian ez dagoela argi eta garbi ikusi zen.

Hala ere, Arantzako aizkolariak hasiera ona eman zion saioari, nagusi ekin baitzion. Kana-erdikoa zutik moztuz hasi ziren, eta 2.07n bota zuen enborra, eta Mindegiak, berriz, 2.44n. Alde hori gehitu egin zuen Larretxeak ondorengo frogan. 45 ontzakoa nork kolpe gutxiagotan moztu behar zuen, eta berak 34tan bota zuen, eta bi gehiago behar izan zituen Ezkurrako aizkolariak. Hirugarren froga erlojuz aurkakoa zuten, eta hor 45 ontzakoa moztu behar zuten. Horretan, ordea, Mindegiak irabazi zuen, enborra 58 segundotan botata, eta bi segundo atera zizkion Larretxeari.

Saioko lehiarik estuena 60 ontzakoarekin izan zuten; izan ere, biak denbora berean amaitu zuten. 2.13 izan zen bi aizkolariek 60 ontzakoa botatzen behar izan zuten denbora.

Azkeneko saioa bakarrik geratzen zen, iraupen proba zen amaitzeko geratzen zen bakarra. Aizkolari bakoitzak bi 45 ontzako, bi kana-erdiko eta bi 60 ontzako moztu behar zituen, eta hor dena erabakita geratu zen. Pare samarrean hasi ziren bi aizkolariak, baina Mindegia apurka-apurka aldea ateratzen hasi zen, eta azkenerako enbor erdi bat baino alde handiagoa kendu zion. Hala eskuratu zunen ligaxkako lehen puntua. 13.44 izan zen Ezkurrako aizkolari beteranoaren azken denbora, eta 15.50 Arantzakoarena.

Orain lan guztien denborak batzea bakarrik geratzen zen, baina ordurako garbi zegoen garaipena nork eramango zuen, Mindegiak alde handia kendu baitzion azkeneko enbor horitan. Mindegiak 20 minutu eta 15 segundo behar izan zituen lan guztiak burutzeko, eta Donato Larretxeak, aldiz, 21 minutu eta 44 segundo.

Gauzak horrela, final-laurdenetako ligaxkan multzo bakoitzean saio bat jokatu da, eta oraingoz Nazabal eta Mindegia dira finalerdiak gertuen dituzten bi aizkolariak. Lehenengoak Olasagasti menderatu zuen, eta bigarrenak Larretxea. Hala ere, oraindik ekinaldi hauek hasi besterik ez dira egin.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Garoña es ahora la única central de primera generación
Euskal Herria
«Si los partidos pueden contribuir a la paz, incluso participando en discusiones, deben hacerlo»
Ekonomia
El Primero de Mayo centrará la atención de los sindicatos en el día de hoy
Kirolak
Los penaltis decidieron en contra de Osasuna
Kirolak
El Alavés cae en Valencia y se aferra a las matemáticas
Kirolak
La Real no puede con la velocidad del Sevilla y acaba con nueve
Kirolak
El CSKA de Moscú consuma al fin su venganza y se lleva la Euroliga
Kirolak
El Baskonia saca el orgullo y acaba tercero
Kirolak
El potencial manchego volvió a humillar a un derrotado Portland
Euskal Herria
Otegi: «Este pueblo va a decidir su futuro libre y democráticamente»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea