GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-05-02
Zapaterok alderdiekin hitzartu nahi du Kongresuan egingo duen agerraldia
Jose Luis Rodriguez Zapaterok ez du nahi Kongresu espainoleko taldeek ETArekin ireki nahi duen elkarrizketa prozesuaren gainean bozkatu behar izatea, besteren artean, ez duelako nahi PPrekin auzi horretan arazoak izatea. Horregatik, alderdi horrekin eta gainontzeko taldeekin hitzartuko du maiatzaren bukaeran edo ekainaren hasieran ganbera legegilean egingo duen agerraldian jorratu eta erabakiko dena, Jose Blanco PSOEko buruak atzo azaldu zuenez.

MADRIL

ETAk su-eten iraunkorra aldarrikatu ostean, Jose Luis Rodriguez Zapatero presidente espainolak agerraldia egingo du uda aurretik Kongresuan, erakunde armatuarekin izan beharreko elkarrizketa prozesuaren gainean hitz egiteko, eta, bide horretan, alderdien babesa lortzeko.

Duela urtebete ganbera horretan onartutako ebazpenak adierazten duen bezala, gobernuburu espainolak talde parlamentarioei azalduko die bere kabinetea prest dagoela elkarrizketa horiek abian jartzeko, eta ebazpen hark izan zuen legez, litekeena da Zapateroren proposamenak alderdien gehiengoaren babesa jasotzea.

Babes hori ziurtatzeko, edonola ere, agerraldia izan baino lehenago PSOEko idazkari nagusiak talde parlamentarioekin hitzartu nahi du egun horretan jorratu eta erabakiko dena, alderdi horretako buruzagi Jose Blancok atzo azaldu zuenez.

«Agerraldiak indar politikoen gehiengoaren sentipenei erantzungo die», adierazi zuen PSOEko Antolakuntza idazkariak, eta zera gaineratu zuen: «Gure herrian irekitako bake itxaropenak ibilbide bat jarraitu behar du, eta bide horrek alderdi guztien parte hartzea eta adostasuna izan behar du».

Blancok “El País” egunkariak atzo argitaratu zuen berri baten karietara egin zituen honako adierazpenak. Izan ere, egunkari horren arabera, Zapaterok ez du nahi diputatuek elkarrizketa prozesu horren gainean bozketarik egin behar izatea, eta, horretarako, PPko presidente Mariano Rajoyrekin biltzeko asmoa omen du.

PPk, duela urtebete, ETArekin elkarrizketak izateko aukera jasotzen duen ebazpenaren kontra bozkatu zuen, eta Zapaterok ez du nahi argazki hori berriz ere errepikatzea.

Presidente espainolaren iritzian ­betiere “El País”en berriari kasu eginez­, PPk bere garaian babestu ez zuen ebazpenari erantzunez egindako proposamen bat bozkatzeak arazoak sortuko lizkioke alderdi horri, eta Zapaterok ez du hori gertatzerik nahi, arriskuan jar lezakeelako auzi honen gainean bilatzen duen adostasuna. Gainera, bere aburuz, bozketa horrek aurrekari bat sortuko luke, eta horri helduta, edozein pauso eman aurretik bozketa egitea proposa lezake edozein alderdik.

Maiatzean edo ekainean

Zapaterok Kongresu espainolean egin beharreko agerraldiak ez du oraindik data zehatzik, baina litekeena da hilabete honen amaieran edo ekainaren hasieran izatea. Aurretik, buruzagi espainolak bilerak izan ditu talde parlamentarioetako eledunekin, auzi honen gainean duten iritziak elkartrukatzeko eta beren babesa bilatzeko.

Maiatzaren 30ean eta 31n, eta ekainaren 1ean, Nazioaren Egoeraren Gaineko Debatea egingo dute ganbera legegilean diputatu espainolek, eta gerta liteke Zapaterok hitzordu hori aukeratzea ETArekin izan beharreko elkarrizketak mahai gainean jartzeko. Dena den, hori horrela izango den edo ez oraindik erabakitzeke dago.

“El País”ek adierazten zuen, gainera, Zapaterok balorazio «positiboa» egiten duela ETAk su-etena iragarri zuenetik orain arte iragan den denboraz.



Llamazares: «Tiene la confianza para tomar las medidas oportunas»

MADRID

El coordinador general de Izquierda Unida, Gaspar Llamazares, manifestó ayer que el presidente español, José Luis Rodríguez Zapatero, tiene «la confianza de los grupos parlamentarios para adoptar las medidas que considere oportunas», en relación al proceso abierto tras el alto el fuego permanente de ETA.

El líder de IU hizo estas declaraciones en respuesta a la noticia publicada ayer por “El País”, que aseguraba que el mandatario español pactará con el presidente del PP, Mariano Rajoy, que la apertura de un proceso de dialogo con ETA no sea sometida a votación en el Congreso, donde comparecerá a finales de este mes o a principios del próximo.

Esta comparecencia es consecuencia de la resolución aprobada hace un año en la Cámara Baja española por todos los partidos excepto el PP, en la que se abría la puerta a un diálogo entre el Ejecutivo de Zapatero y la organización armada.

Según el mencionado rotativo, el secretario general del PSOE no quiere que su aparición ante el hemiciclo finalice con una votación, a fin de evitar tensiones con el PP, y para ello pretende acordar antes los términos de su comparecencia. Desde su partido, José Blanco puntualizó ayer que este esfuerzo para alcanzar un consenso alcanzará a todos los grupos parlamentarios.

Por su parte, Llamazares restó importancia a que se voten o no los pasos a dar por el Gabinete de Zapatero en esta materia.



Maiatzaren 21ean, Bilbon

GASTEIZ

Kongresu espainolean agerraldia egin aurretik, Jose Luis Rodriguez Zapaterok hitzordu bat dauka Bilbon, Larrosaren Eguna ospatuko baitu bertan bere alderdiak. Presidente espainolak ekitaldi politikoan hitza hartuko du maiatzaren 21ean izango den ospakizun horretan, eta “El País” egunkariak atzo adierazten zuenez, «terrorismoaren bukaerari buruz» luze hitz egiteko asmoa du Zapaterok Bizkaiko hiriburuan. Prozesuaren gaineko irizpideak azalduko omen ditu gobernuburu espainolak bertan, eta, modu horretan, Kongresu espainolean egin beharreko hitzaldiari garrantzia kenduko dio, PPrekin «tentsioak ekiditeko».


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Maiatzaren Lehena eta garai berriak
Euskal Herria
Participación femenina, impulso para los procesos de paz
Mundua
Los inmigrantes alzan su voz en EEUU
Mundua
Evo Morales decreta «el fin del saqueo extranjero de nuestros recursos naturales»
Kirolak
Olaizola II no tiene piedad de Eugi y se medirá en semifinales a Gonzalez
Ekonomia
El Primero de Mayo apela a luchar día a día contra la precariedad
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea