GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Ekonomia 2006-05-02
PRIMERO DE MAYO
CPE bertan behera uztearekin ez dela lana amaitu nabarmendu dute Baionan
Lehen Lan Kontratuaren aurkako (CPE) uholdea aprobetxatuz, borroka horretan lan egin zuten sindikatuak elkarrekin ibili ziren atzo Lapurdiko hiriburuko karriketan barrena. Hitzarmen hori bertan behera uztearekin prekarietatearen aurkako borroka ez dela amaitu nabarmendu zuten manifestariek.

BAIONA

Lehen Lan Kontratuaren (CPE) aurkako borrokan lanean ibilitako sindikatuek deituta, manifestazioa antolatu zuten atzo Baionan. CFDT, CGT, FO, FSU eta CFTC sindikatuak bertan egon ziren, baita hainbat lizeotako ikasle eta guraso elkarteetako ordezkariak ere. LABeko kideek manifestazioaren gibelean egin zuten ibilbidea, “Elkartu, borrokatu, garaitu. Gure eskubideen alde, segi dezagun borrokan” leloa zeraman pankarta lagun zutela.

Manifestariak, 1.200 pertsona inguru, goizeko 10.30 aldera abiatu ziren Saint Esprit auzoko Lan Burtsaren egoitzatik. Karriketan ikusi ahal ziren banderola eta ikurren arabera, CGTkoak gehiengo izan ziren. Manifestazioa herriko etxearen aitzinean amaitu zenez, ingurune horretan mobilizazioaren ordezkariek hitza hartu zuten. Bai manifestaziora deitu zuten sindikatuek, baita LABek ere ­kasu horretan, bere aldetik egin zuen hitzaldian­, CPE hitzarmena bertan behera uztearekin prekarietatearen aurkako borroka ez dela amaitu nabarmendu zuten.

Joan den urtean onartutako Enplegu Berriko Kontratua (CNE) hor dagoela ekarri zuten gogora, hots, hogei langile baino gutxiago duten enpresetan aplika daitekeen lan hitzarmena. CPErekin duen antza ikusita, LABek CNE delakoa Lehen Lan Kontratuaren «anaia handia» dela ziurtatu zuen.

Horiez gain, beste kontratu mota batzuek «prekarietatea» areagotzen dutela salatu ondoren, ikasleek sindikatuei hartu zieten lekukoa hitzaldien errondan. Gazteek beren esperientziaren berri eman zieten bertaratutakoei, eta lan duin bat lortzeko dituzten zailtasunak nabarmendu zituzten.

Bestalde,Maulen elkarretaratzea egin zuen LABek. Uraren kudeaketaren arazoa adibide ipinita, pribatizazioa gogor kritikatu eta zerbitzu publikoen aldeko apustua egin zuten sindikatu abertzaleko kideek.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Maiatzaren Lehena eta garai berriak
Euskal Herria
Participación femenina, impulso para los procesos de paz
Mundua
Los inmigrantes alzan su voz en EEUU
Mundua
Evo Morales decreta «el fin del saqueo extranjero de nuestros recursos naturales»
Kirolak
Olaizola II no tiene piedad de Eugi y se medirá en semifinales a Gonzalez
Ekonomia
El Primero de Mayo apela a luchar día a día contra la precariedad
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea