GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > FUTBOL 2006-05-02
- Bi partida etxean eta bat kanpoan geratzen zaizkie zuri-gorriei -
Egutegiak lana erraz diezaioke Athletici
·Zaragozak ez du ezer jokoan eta Deportivo eta Bartzelonarekin horixe gerta daiteke

BILBO

Beste talde batzuei azken jardunaldietan gertatu zaien bezala ­Realak Vila-Realen irabazitako hiru puntuak dira adibiderik garbiena­, Athletici egutegiak mesede galanta egin diezaioke mailari eusteko behar dituen puntuak ateratzeko orduan bere lana erraztuz. Liga bukatzeko geratzen zaizkion hiru jardunaldietan, aukera asko daude izango dituen arerioek ezer ere jokoan ez izateko.

Kalkuluak egiten hastea baino, zuri-gorriek hobe lukete hiru norgehiagokak irabazi behar direla pentsatzea eta pausoz pauso joatea. Zaragozari asteazkenean irabaztea izango da lehen xedea. Victor Muñozek zuzentzen duen taldea dagoeneko oporretan dagoela esan daiteke. Espanyolen aurka Kopako finala galdu ondoren, nora ezean dabiltza Aragoikoak.

Ohorea eta ahalik eta posturik altuenean amaitzea da geratzen zaien bakarra, eta horrekin tentuz ibili beharko du Athleticek, maila handiko jokalariak baititu Zaragozak. Gainera, batzuek Alemanian ospatuko den Munduko Kopan izateko aukerak dituzte, eta itxura ona ematen saiatuko dira. Ewerthon, Savio, Cani edo Milito anaiak punta-puntako futbolariak dira, baina zuri-gorriek beren puntu premia baliatzen jakin beharko dute. Hasieratik nork agintzen duen erakutsi eta ahalik eta azkarren partida bideratzea lortzen badute, ziur asko Zaragozak behera egingo du nabarmen.

Hiru puntuak eskuratzeko beharrizan horretan, azken jardunaldietan aurrealdean erakutsitako mailak ere asko lagunduko du. Athleticek, kostata bada ere, joko molde bat aurkitzea lortu du, eta horrek garaipena lortzeko itxaropenak handitu baino ez ditu egiten.

Igandean Deportivoren aurka neurtuko dituzte indarrak zuri-gorriek. Caparrosen taldea maldan behera doa eta matematikoki UEFAn sartzeko aukerak dituen arren, larunbatean Celtaren kontra galdu izanak oso zail utzi dizkio gauzak. Seigarren sailkatua den Sevillarengandik lau puntura daude, eta etzi Montjuicen Espanyolen aurka galdu ezkero, ezerezean gera daiteke hurrengo urtean Europan jokatzeko duen ametsa.

Liga irabazita

Bere etxean, Riazorren, galiziarrak ez dabiltza batere fin, eta, maila oneko taldea duten arren, giroa ez da batere aproposa, ezin izan baitituzte Liga hasieran zituzten helburuak bete. Ondo hasi zuten denboraldia, eta entrenatzaileari kontratua berritu ere egin zioten, baina Lendoiro eta Caparrosen arteko harremanak ez dirudi une goxoenak bizi dituenik.

Azken urteetan, Deportivo Lehen Mailako talderik indartsuenetarikoa izan da, baina iaz Jabo Iruretaren azkeneko denboraldian ezer gutxi egin zuten, eta ziklo berri bati ekitea erabaki zuten. Sevillarekin egindako lan bikaina dela-eta, Caparrosen aldeko apustua egin zuten eta orain hurrengo urtean jarraitzeko latz izango du andaluziarrak.

San Mamesen eta Bartzelonarekin bukatuko du Liga Athleticek. Egutegia ezagutu zenean, Lamikizek bi taldeek txapelketa jokoan izango zutela esan omen zion Laporta bere lagunari, baina katalanak espero dezagun tituluarekin poltsikoan etortzea Bilbora. Sekulako hondamendia izango litzateke hori ez gertatzea, Rijkaarden taldeak zortzi puntu ateratzen baitizkio bigarren sailkatua den Valentziari eta bi punturekin txapeldunak izango lirateke.

Kontuan hartu beharreko beste faktore bat da Bartzelonak Athleticen aurka jokatu eta hiru egunera Txapeldunen Ligako finala izango duela, eta, horren ondorioz, jokalaririk onenak gorde egingo dituzte ziur asko.

Bigarren talde batekin aritu arren, ez da samurra izango katalanak gailentzea, baina horrek derrigorrez zuri-gorrien lana erraztu baino ez du egingo. Beraz, Athleticek bere historiako denboraldirik txarrenean bere esku du mailari eustea, taldeen izenak ahaztu eta puntu premia ahalik eta azkarren asetzeko.



Etxeberria, jokatzeko prest
M.A.

BILBO

Joseba Etxeberria guztiz osaturik dago eta Zaragozaren aurka jokatzeko moduan izango da Javier Clementek nahi izan ezkero.

Orain dela hiru aste Mallorcaren kontrako partidan lesionatu zen elgoibartarra eta asteburu honetan itzultzeko aukerak zituen arren, hiru egun atzeratu behar izan du bere berragerpena.

Exposito ez

Aritu ezin izango dena Unai Exposito da. Atzelariak berriro min hartu zuen igandeko lan saioan eta orain Gurpegirekin gertatu bezala, badirudi ezin izango duela azken hiru jardunaldietan parte hartu.

Javi Casasek ere ezin izango du jokatu asteazkenean, Sevillan denboraldiko bosgarren txartel horia ikusi baitzuen. Yestek eta Lacruzek, aldiz, atzo ez zuten gainontzeko taldekideekin batera entrenatu, baina printzipioz jokatzeko moduan izango dira Zaragozaren aurka, ez baitute arazo larririk.



Yeste: «Todavía estamos jodidos»

BILBO

Consciente de la trascendencia del próximo envite, Fran Yeste declaró ayer que a pesar del punto cosechado ante el Betis el Athletic «sigue estando estando en una situación complicada. Todavía estamos jodidos»

«Contra el Zaragoza nos jugamos la vida. De perderlo, la situación se complicaría muchísimo. Estamos hablando de que el Athletic puede bajar a Segunda División y eso es algo que no se me pasa por la cabeza. Sería una situación horrible», aseguró Yeste antes de apuntar que «cuatro puntos» probablemente serán suficientes para asegurar la permanencia.

Por su parte, Joseba Etxeberria señaló que la plantilla está «muy mentalizada» para lograr la victoria mañana y «acabar cuanto antes con esta pesadilla». «Tenemos mucha necesidad de sumar puntos. Estamos a un partido del descenso y sólo quedan tres. Pero confiamos en nuestro campo y en nuestro público para sacarlo adelante». El delantero reconoció que el peso de la historia del Athletic supone una «responsabilidad añadida», pero matizó que para eso están los jugadores.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Maiatzaren Lehena eta garai berriak
Euskal Herria
Participación femenina, impulso para los procesos de paz
Mundua
Los inmigrantes alzan su voz en EEUU
Mundua
Evo Morales decreta «el fin del saqueo extranjero de nuestros recursos naturales»
Kirolak
Olaizola II no tiene piedad de Eugi y se medirá en semifinales a Gonzalez
Ekonomia
El Primero de Mayo apela a luchar día a día contra la precariedad
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea