GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > CICLISMO 2006-05-02
- Santikutz Klasikoa
Gutierrezen beste aldarrikapen bat Legazpin
·Murgoitio taldekidea bigarren sailkatu zen eta Rodriguezek podiuma osatu zuen

LEGAZPIA

Ez du lekurik amateur tropelean eta horregatik ihes eginda dabil lasterketa guztietan, profesionaletara jauzia eman nahian.Bigarren aukera aldarrikatu zuen iaz, eta horretan da aurten. Horixe frogatu zuen atzo Francisco Gutierrez bizkaitarrak Legazpin. Cafe Baqueko txirrindularia sendoena izan zen 73. Santikutz Klasikoan, eta 2002. urteko garaipena errepikatu zuen. Egoitz Murgoitio taldekidea bigarren helmugaratu zen eta David Rodriguezek (Super Froiz) podiuma zapaldu zuen.

Espainiako Kopako lasterketak 165 kilometro zituen eta zortzi mendate guztira;Deskarga,Azkarate, Atagoiti, Eizaga, Aztiria,Liernia, Eizaga eta Deskarga, hain zuzen. Edonola ere, azken igoera horrek erabaki zuen irabazlea. Gutierrez sasoiko da. Deskarga hasi bezain laster, erasora jo zuen Baquekoak eta Jimenez (Soctec), Rodriguez (Froiz)eta Ortega (Barcelona) besterik ez zituen izan ondoan. Baina ez zuen lagunik nahi eta gainetik 500 metrora erabateko ahalegina egin zuen. Izan ere, bakarrik geratu zen.

Jaitsieran, aldeak areagotu zituen eta besoak altxatu zituen Gutierrezek Legazpin, bigarren aldiz. Orain dela lau urte ere irabazi zuen eta Zolderko Mundialean txapeldunordeari heldu zitzaion. Baquek aukera eman zion profesionaletan; hainbat arazo fisikok oztopatu zuten haren ibilbidea, ordea. Taldea desagertu zen eta amateur tropelera itzuli zen iaz. Sekulako emaitzak erdietsi zituen. Baina ateak itxita zituen25 urteko zaldibartarrak eta Baquen aritzen da, aukera eskatzen berriro ere.

Lehia estua

Atzo, Alfus eta Baque taldeen arteko grina izan zen. Canalesen mutilak hasieratik saiatu ziren. Hala, Carrascok eta Peralesek hanka egin zuten, Abril (Viña Magna), Hernan (Fuenlabrada), Martin eta Parras (Soctec) eta Novoa (CCM) txirrindulariekin batera. Aldeak ez ziren inoiz nabarmenak izan eta tropelak irentsi zituen Aztiriako gainean (100. kilometrotan). Ahaleginak sortu ziren, baina bukaeran erabaki zen lasterketa. Gutik Deskargan jo zuen eta irabazi. Murgoitio azkarrena izan zen lehen multzoan. Abadinarra minduta ibili da eta atzokoa bosgarren lasterketa besterik ez zuen. Hirugarren Rodriguez sailkatu zen, Balentziagako garailea.

«Pozik» agertu zen Gutierrez podiumera igo baino lehen. «Bi sari jaso ditut: garaipena etaEspainiako Kopako lidergoa ­Elorriaga gainditu zuen­. Iaz, 39 aldiz sailkatu nintzen podiumean, eta aurten ibilbide berdintsua dut. Ezer gehiago egin dezaket profesionala izateko».

 


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Maiatzaren Lehena eta garai berriak
Euskal Herria
Participación femenina, impulso para los procesos de paz
Mundua
Los inmigrantes alzan su voz en EEUU
Mundua
Evo Morales decreta «el fin del saqueo extranjero de nuestros recursos naturales»
Kirolak
Olaizola II no tiene piedad de Eugi y se medirá en semifinales a Gonzalez
Ekonomia
El Primero de Mayo apela a luchar día a día contra la precariedad
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea