GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-05-02
GAZTETXE MARTXA
Etxebizitzaren arazoa salatu dute Bilboko ibilbidean
Gaztetxe Martxa Bilbon barna sartu zen atzo, eta Maiatzaren Lehenaren mobilizazioetan parte hartzeko aukera izan zuten gazteek. Etxebizitzaren arazoa eta egungo kontsumo handiko eredua salatu zituzten. Santutxun sartuta, Sorgintxuloko gaztetxeak utzi duen hutsunea betetzearen beharra nabarmendu zuten kalejira batean.

BILBO

Gaztetxe Martxak Bilbo zeharkatu zuen atzo. Iralako gazte lokalean prestatuta zegoen herri gosariaren ostean, Irola irratiak eginiko saio bereziko protagonista izan zen gazteen ekimena, eta handik Santutxura abiatu ziren parte-hartzaileak kotxez, motorrez eta bizikletaz antolakuntzaren furgonetaren atzetik.

Santutxun kalejira egin zuten Gaztetxe Martxako partaideek. Izan ere, duela urte eta erdi itxi zuten Sorgintxulo gaztetxearen hutsunea handia izan da Bilboko auzoan, eta horren aurrean gazteek kudeatutako beste lokal baten beharra nabarmendu zuten. Santutxutik Uribarrira abiatu zen martxa, eta handik Bizkaiko hiriburuaren bihotzean sartu zen, Areatzan, hain zuzen ere. Bertan, Maiatzaren Leheneko mobilizazioekin bat egin zuen ekimenak, eta, horregatik, hainbat sindikaturen deialdietan parte hartzeko tarte bat utzi zuten. Herri bazkaria ere Areatzan egin zuten, eta, jarraian, etxebizitzaren arazoa salatzen zuen monologoa izan zuten postrean.

Bestalde, Bilboko Okupazio Mugimenduak gazteriak dituen arazoen gaineko azterketa egin zuen, eta, horren ondoren, martxak ibilbidearekin jarraitu zuen. Olabeagako garabi gaztetxean izan zen hurrengo etenaldia, eta handik Zorrotzako gaztetxerantz abiatu zen. Bertan zenbait ekitaldi izan zituzten.

Iluntzeko ibilaldia Ezkerraldetik egin zuten. Barakaldo, Santurtzi eta Trapagaranen gelditu zen ekimena. Gaurko plangintzari dagokionez, Ortuellatik, Balmasedatik, Zallatik eta Sodupetik igaro ostean, Basaurira egingo dute salto, eta handik Arratiara, antolatzaileek iragarri zutenez.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Maiatzaren Lehena eta garai berriak
Euskal Herria
Participación femenina, impulso para los procesos de paz
Mundua
Los inmigrantes alzan su voz en EEUU
Mundua
Evo Morales decreta «el fin del saqueo extranjero de nuestros recursos naturales»
Kirolak
Olaizola II no tiene piedad de Eugi y se medirá en semifinales a Gonzalez
Ekonomia
El Primero de Mayo apela a luchar día a día contra la precariedad
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea