GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kultura 2006-05-03
Euskara-erdararen arteko bizikidetza da Mikel Zalbideren kezketako bat
Mikel Zalbide euskaltzain oso aukeratu zuten ostegunean, PatxiAltuna zenaren lekua betetzeko euskararen akademian. Jose Antonio Arana Martija, Ana Toledo eta Henrike Knorrek proposatutako izenak gehiengo osoa lortu zuen bozketan. Hala, haren izendapena posible egin duten euskaltzain guztiei eskerrak emanez eskaini zuen prentsaurrekoa. Euskaltzaindian bere jarduna zein izango den jakiteko goiz bada ere, euskara eta erdararen arteko harremana du kezka nagusietako bat.

BILBO

MikelZalbidek euskaltzain gisa lehen agerraldia egin zuen atzo komunikabideen aurrean Bilbon. Akademiako kide izateko haren hautagaitza aurkeztu zutenei eskerrak eman zizkien; «Euskaltzain guztiei ­gaineratu zuen­, haiei esker bainaiz orain Euskaltzaindiko kide», esan zuen.

Zalbiderentzat guztiz ezezaguna ez den «etxea» da Euskaltzaindia. Euskaltzain urgazle gisa Hiztegigintza Batzordean eta Jagon Sailean aritu izan da. Gainera, Gasteizko Gobernuko Hezkuntza Sailetik harremana izan du Euskaltzaindiarekin. Hala ere, «aldaketa handia» dela oraingoa aitortu zuen.

Hilabete honetan Elantxoben izango du lehenengo bilera Mikel Zalbidek euskaltzain bezala. «Oraindik goiz da lanari buruz hitz egiteko», aipatu zuen. Hiztegigintza Batzordean lexikologia irizpideen alorrean jardun da zenbait urtez. «Agian, orain horretan lagun dezaket», adierazi zuen. Bestetik, JagonSailetik euskararen «gizarte dimentsioa» izan du aztergai. «Espero dut alor horretan ere dezakedantxoan lagundu ahal izatea», esan zuen.

Euskararen erabilera bultzatzeko lanaz galdetuta, batez ere, erakunde publikoen zeregina dela erantzun zuen. «Hizkuntzaren gizarte dimentsio hori lantzea, aplikatzea, indartze neurriak aurrera eramatea aginte esparru horien eginkizuna da», defendatu zuen.

Zalbideren kezka nagusia euskara eta erdararen arteko harremana da. «Hizkuntza txikia da gurea hiztun kopuruz, eta, txikia izateaz gainera, hizkuntza handi eta txikien arteko orekan adostasun marko sendo baten beharra inportantea da», aipatu zuen. «Txikia izate hori, jakina, neurri batean konpon daiteke eskola bidez belaunaldi berriek euskara ikasiko dutela ziurtatuz edo hartan saiatuz», nabarmendu zuen. «Euskara-erdararen arteko elkarbizitzak zer etorkizun bide, zeintzuk ardatz izan beharko lituzkeen zehaztea oso garrantzitsua da; euskarak bere leku propioa izateko, bai espazio fisiko-geografikoan bai espazio sozio-funtzionalean, landu beharreko kontua da», agertu zuen.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Preocupación esclarecedora
Euskal Herria
Ezker Abertzalea alerta que las escuchas a EHAK pueden alcanzar al Parlamento
Euskal Herria
Un seminario analizará en Atenas el conflicto vasco
Jendartea
Cada año mueren en el mundo 5,6 millones de niñas y niños a causa de la desnutrición
Kirolak
Euskaltel renueva su compromiso hasta 2008
Mundua
La UE responde con advertencias al decreto nacionalizador de Bolivia
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea