GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kultura 2006-05-03
Gazteentzako lau eleberri argitaratu ditu Ereinek

DONOSTIA

Itzulitako lau gazte eleberri argitaratu ditu Erein argitaletxeak Perzebal sailean: Jordi Sierra i Fabraren “Anaren bakardadea” (Miren Arratibelek katalanetik itzulia), Eric-Emmanuel Schmitten “Ibrahim jauna eta Koranaren loreak” (Patxi Zubizarretak frantsesetik euskaratua), Pasqual Alaponten “Martaren infernua” eta Josep-Frances Delgadoren “Nima, Namtxeko sherpa” (Antton Olanok katalanetik euskaratuak).

“Anaren bakardadea” eleberriko gai nagusia gogoz kontrako haurdunaldia da. Gizartearen hipokresia eta faltsukeriarekin egingo du topo protagonistak, eta ez du inolako laguntzarik jasoko.

“Ibrahim jauna eta Koranaren loreak” eleberriak 60ko hamarkadan Parisen bizi den Momo du pertsonaia nagusia. Momo Ibrahimen lagun egin da. Ibrahim Kale Urdineko janari dendako saltzailea da, kale judu bateko arabiar bakarra. Kontaketan aurrera egin ahala, irakurleak ezustekoak izango ditu. Nobela honetan oinarrituta film bat egin zuen Fraçois Dupeyronek 2003an, eta Ibrahimen rola Omar Sharifek egin zuen.

Maitasunari eta adiskidetasunari buruzko gogoeta egiten duen thrillerra da “Martaren infernua”. Marta mutil batekin irteten hasten dela abiatzen da kontaketa, eta harreman horren gorabeherek osatzen dute eleberriaren hari nagusia. “Nima, Namtxeko sherpa”n, azkenik, Everesteko mendi lerroan, 6.000 metrokora leize batean preso dagoen aitaren espiritua askatuko du protagonistak.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Preocupación esclarecedora
Euskal Herria
Ezker Abertzalea alerta que las escuchas a EHAK pueden alcanzar al Parlamento
Euskal Herria
Un seminario analizará en Atenas el conflicto vasco
Jendartea
Cada año mueren en el mundo 5,6 millones de niñas y niños a causa de la desnutrición
Kirolak
Euskaltel renueva su compromiso hasta 2008
Mundua
La UE responde con advertencias al decreto nacionalizador de Bolivia
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea