GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Iritzia > Gutunak 2006-05-03
Erresuma baten adina

Antso Handiaren erakusketa ikustera joan nintzen. Dirudienez, nire herria garai horretan mutua zen, ez baitzuten ezer esan bere hizkuntzari buruz, garaiko beste hizkuntzak agertu arren, gurea ahaztu omen zitzaien.

Jatorriaz, ez pentsa euskaldun, euskaroak edo, erromatarrek deitzen ziguten bezala «bazkoiak» ez, bisigodoak omen gara, Fernando katolikoak Nafarroako konkista legitimatzeko asmatu zuen bezala, dinastia aldaketa besterik ez zen izan.

Nafarroako jauregia ikustera joan ginenean ere, antzeko bideo batean Nafarroaren anexio famatua ere jasan beharra.

Eskolan ikasi genuen irabazleen historiarekin jarraitzen dute, oroimen historikoa izan ez dezagun.

Erakusketa osoa, Baluarteko beste ekitaldi eta errotulazioa bezala gaztelaniaz besterik. Kaixa Fundazioari galdetu beharko diote, bere erakusketetan hizkuntz eskubideak bermatzeko nola egiten duen.

Fátima de Miguel Zabala



Gaztetxeen indar iraultzailea
Gaztetxe baten esangura politikoa eta potentzial iraultzailea jendeak denbora librea igarotzeko erabiltzen duen aisi gune bat izatetik haraindi doa. Bere potentziala hain urrun joatearen arrazoia gune hauetan lan politikoa eta salaketa soziala eguneko ordenan egotearena da. Borroka antisistemako zinezko lekuak dira.

Bertan aurki ditzakegun gazteak kritikoak dira euren inguruarekiko, ehunka ordu pasatzen dituzte kultura herrikoiaren alde, garapen iraunkorraren alde, espekulazio inmobiliarioaren aurka eta beste hainbat arazori ebazpena emateko lanean. Lan guzti honek gazte hauen antolamendu gaitasun handia erakusten digu, gai dira beraiena den gune baten kudeaketa aurrera eramateko, ekintza ugari antolatzeko eta gainera denbora eskaintzen diote kapitalismoaren eta inguratzen dituzten gizarte errealitatearen salaketari. Gainera Euskal Herriko gazteriaren artean borrokako lehen lerroan aurkitzen diren pertsonak dira, zuzenduko dituzten zuzendaritza politiko argi bat gabe, baina mezu garbi bat dutena, hau da, gauzak aldatu nahi baditugu beharrezkoa dela sistema ustel honekin amaitzea.

Orain Euskal Herriko gaztetxeak eta gazte asanbladak batu egin dira beraien interes komunak defendatzeko eta beraien eskubideen alde elkarturik borroka egiteko. Baikortasun handiarekin agurtzen dugu gaztetxeen batasunerako prozesu interesgarri hau, ehun gaztetxe elkartzea positiboa da. Borrokarako eta ikasteko gogo izugarria duten gazteak dira. Euskal Herriko gertakarien norabide politikoak itxaropena galtzera eraman dituen gazteak, politikari handiak bakeaz eta soluzioez hitz egiten ikusten dituztenak, beraiek epe motzeko lanak, errepresioa, ordain ezinezko etxebizitzakŠ ikusten dituzten bitartean. Borroka egiteko beste modu bat dagoela esan behar zaie, kalean masen mobilizazioekin, ikas-zentroetanŠ marxismo iraultzailearen ideiekin.

Gune hauek pauso bat gehiago eman dute, apirilean eta maiatzaren hasieran martxa bat antolatu dute Euskal Herri guztitik barna, Burlatan maiatzaren 7an bukatuko dena festa egun handi batekin, 10.000 gazte baino gehiago bilduko dituela espero da.

Euren manifestuan bikain dioten bezala, «egun guztiak dira udaberri Euskal Herrian, nonahi loratzen dira lore berriak (gaztetxeak), nahiz eta batzuek berauek zimeltzen saiatu». Lore guzti hauek elkarrekin lan egiteko gai badira marxismoaren ideiak bereganatuz, negua etorriko zaio kapitalismoari eta kultura eta giza garapeneko garai handi bati emango zaio hasiera aldi berean. Berandu baino lehen kapitalismoa garaiturik eroriko da eta prozesu horretako borrokan zeresan handia izango dute Euskal Herriko gaztetxeek.

Israel Gonzalez eta Ibon Artola “Euskal Herria Sozialista” aldizkariko kideak



Aurrematrikulazioa elorri ikastetxean
Hezkuntza Departamentuak 2006/2007 ikasturterako ikastetxe honek dituen 3 urtetako bi lerroetarik bat kentzea erabaki zuen. Honi buruzko argipena eskaturik, ikuskapen Tekniko eta Zerbitzuetako Zerbitzuak zein Eskolarizazio Komisioak adierazi ziguten lerro bat kentzea aurreikuspen bat besterik ez zela eta aurrematrikula kopuruen arabera erabaki bat hartuko zela.

Auzo honetako gainontzeko eskolei 3 urteko bi lerro mantentzen zaizkie. Ez dugu ulertzen zein den Elorri IP-ri lerro bat kentzearen arrazoia, are gehiago kontuan hartuta Sarrigurendik D ereduan matrikulak guk hartuko ditugula. Gainera, pentsatzekoa da iraileko matrikulaldian Sarrigurendik etorriko den ikasle gehiago izanen dugula, izan ere, familiei emanen zaizkien etxebizitzen kopurua asko handitzea aurreikusten baita.

Aurrematrikulazio aldian 3 urteko 30 ikaslek eman dute izena. Horietatik 27 Mendillorrikoak dira eta 3 Sarrigurengoak. Ondorioz, aurrematrikulatatik dauden umeen artean barematuko da, eta zozketatuko dira, sei ume Mendigoiti eskolara bidaliko dituzte.

Hori dela eta, bigarren gela berriro irekitzea exijitzen dugu, horregatik gaia lantzeko batzorde bat sortu dela jakinarazten dizuegu. Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren aurrean, gaur eguerdiko 13.30ean egingo dugun kontzentrazioan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu.

Mesedez, txilibituak edo eta soinua ateratzen duen zerbait eramatea eskertuko genizueke, eta ahal baldin baduzue seme-alabak eraman.

Karlos Lorenzo - Bigarren Gelaren Aldeko Batzordearen izenean



Acerca de la fundación catedral Santa Maria
El pasado 11 de abril, el señor Gonzalo Arroita, gerente de la Fundación Catedral Santa María de Gasteiz, declaró en un espacio radiofónico que en este momento el proyecto Catedral Santa María no está costando un duro a los alaveses.

Ante esta declaración cabe preguntarse:

1. ¿Acaso el dinero que les dan las instituciones públicas (tanto el Ayuntamiento de Gasteiz como la Diputación de Araba) no es dinero de todos los alaveses?

2. Si el dinero que se recauda con las visitas cubre todo el presupuesto, ¿para qué se necesita el dinero de las instituciones públicas?

3. ¿Acaso el dinero de las instituciones públicas está yendo a parar a otros bolsillos dentro de la Fundación?

4. En la auditoría que han realizado a la Fundación Catedral Santa María ¿acaso han tenido los auditores algún tipo de prebenda?

Estas cuestiones suscitan grandes dudas y sospechas que hacen pensar que lo que dice el señor Arroita es mentira y que hay movimientos presupuestarios muy oscuros en la Fundación Catedral Santa María, con posibles fines especulativos, utilizando el dinero que es de todos los alaveses, y negando que es dinero de todos los contribuyentes de Araba.

El Sr. Arroita en este caso como mínimo parece que está manipulando a la opinión pública faltando a la verdad.

Jesús M.Ruiz de Arbulo - Gasteiz


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Preocupación esclarecedora
Euskal Herria
Ezker Abertzalea alerta que las escuchas a EHAK pueden alcanzar al Parlamento
Euskal Herria
Un seminario analizará en Atenas el conflicto vasco
Jendartea
Cada año mueren en el mundo 5,6 millones de niñas y niños a causa de la desnutrición
Kirolak
Euskaltel renueva su compromiso hasta 2008
Mundua
La UE responde con advertencias al decreto nacionalizador de Bolivia
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea